Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-07-25 Elizondo Jaialdia
Conductor/a
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia.

Descripción

Melodia
Zer da gaur Donostian
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Nonbait hondatu samar
nekarren brujula
orientazioa du
nahikoa ahula.
Ez zitzaidan pasatu
hau seme sekula
esperantza bat daukat
ta hura mardula:
biharko dena ahaztuta
izango duzula. (bis)

J. Soto
Bai baina hau ahazteak
problema lekarke
ze goizeko lauetan
bideetan parte
guardia zibila ez da
egoten aparte
zeozergatik nion
gogoa bitarte
utzi behar zenidala
sei t`erdiak arte. (bis)

A. Martin
Hemen ze lotsa klase
ze eskaparate!
Urrun etxeko portal
ta atariko ate
nonbait alkoholak niri
egiten dit kalte
desioa betetzen
zabiltza jo ta ke
hemen egongo zara
sei t`erdiak arte. (bis)

J. Soto
Ama zuk beti zaintzen
dituzu itxurak
ta ongi eramaten
amaren ardurak
baino a ze sorpresa
dakarkigun udak!
Hargatik sortu zaizkit
barrenean dudak
alkoholik ba ote daukan
gure etxeko urak. (bis)

A. Martin
Bai ta etxeko aireak
hainbeste tabako
isuri izan du sarri
leihotatik kanpo
hemen dena tristura
argi ta asfalto
kargua hartzen hola
ez zu hasi guapo!
Zero nobenta ez da
horrenbesterako. (bis)

J. Soto
Beraz irentsi duzu
trago bastantea
ta orain guardia zibil
horrekin kaltea.
Hamasei urte ditut
amatxo maitea
baino arduratsua naiz
ta ohar zaitea
nahi al duzu autoa
nik eramatea? (bis)

A. Martin
Zure postura joan
da lau hanketara
aitai deitzea hobe
dugu beharbada.
Kentzen dizut baimena
kentzen dizut paga
zuregatik etorri
nahiz eta bertara
karneta kendu izana
zure errua da. (bis)

J. Soto
Zuk txintxo nahi ninduzun
etxera igorri
ta orain bide ertzean
taxi batek korri
ta hara bere barruan
nere lagun hor bi
lotsatuta utzi nauzu
bi masailak gorri
nere bila ez zaite
gehiago etorri. (bis)

A. Martin
Pixka bat harrotuta
zaude zu txikito
zentzudun ez zabiltza
adinan neurriko.
“Gehiago ez etorri”
esan duzu tinko
zigorrak irauten du
urte bat ta piko
bolada baten behintzat
ez naiz etorriko. (bis)

J. Soto
Kalabozoan egin
behar duzu fandango
han lotuko zaituzte
beso eta zango
ta nola gaur zaituzten
hara eramango
eta nik ere egin
dudan trago frango
badaezpada ez dizut
muxurik emango. (bis)