Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Jonek barriro eroango nau
berbak berbari lotzera.
Bere aziertua: ez eban lan ein
sekula epe motzera
gaztetxo artean ez egoan ezer
bere ekintza hortxe da
taldea handi bat elkartu eban
eta taldea osotzera
izar bila ez zan joan, joan zan
unibertso bat sortzera.
Eta ez zeukan mundua alde
giroa ez egoan bero
hamaika neska eta mutiko
hartzen gintuen astero
ta beste batzuk hortxe ebizan
euren eztabaidan edo
bertso eskolak zer sortzen duen
ze bertsolari jenero?
Bertsolariak jaio egin behar dau
baina egin eiten da gero.
Bere eskutik pasatakook
bete doguz gero plazak
hain “naturalak” ez izan arren
bai izan gara kapazak
ta ondorio bat itxi deusku
gure maisu handi baltzak
behin txapelketan ebali eban
amaiera hori deritzat:
denborarekin ikusten dira
gizon handien emaitzak.