Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Hemen ez dago ipar izarrik
konstelazio, ilargi…
Hemen juxtuan gaua gau da ta
eguna da egun argi
mila eta bat egun luzeetan
begira geure zeldari
denbora luze joaten zaigu
zer pentsatu ta zer ari.
Mila ta bat gau beti begira
zeru zati berberari. (bis)
Paret txokoan egiten dugu
egunez egun orbaina
kontaketaren bukaerarik
ez da azaltzen hor baina.
Gure herriko festak zirela
gozatu behar nahi aina
ta gau batean topatu gendun
Guardia eta Espaina
eta milaka gau dugu orain
gau bakar baten ordaina. (bis)
Zelda barrutik ezin liteke
askorik egiten jardun
baina jakina Altsasu aldean
familiko eta lagun
lanean fuerte ari zerate
eta nork daki? Demagun
laster atera behar degula
zuek hor jardun ta jardun
luze baino lehen gaua izar ta
ilargi ikus dezagun. (bis)