Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Araiztegi
Lau urte dauzka gure Josunek
jolasgura du sobera
baina jolasa ia ez dakit
ez doan joko batera
nik arazoa alaia nahi du
gure etxetik atera
atera behar da baldin barruan
kapazak ez bai gu gera.
A. Martin
Kostatzen zaio bere hitzak ta
bere gorputza zaintzea
bost urte baina igartzen zaio
nerabe baten haizea
zertan atera problema ez dut nahi
beste bati ordaintzea
lehen pausua da etxean bertan
erramientak eskaintzea. (bis)
E. Araiztegi
Ze erraminta lor ditzakegun
ni ez naiz ba konturatu
zigorrarena hamaika aldiz
aurrez genuen probatu
sarri genion eseri hor ta
denborea hor pasatu
dena aldatu nahi genun baina
ezer ez degu aldatu. (bis)
A. Martin
Zer konpontzen da aulki batean
horma kontra atsedenean
nik nahiago dut nire beldurra
hustuta hasperenean
zer hobetu ta begiratua
bada gure barrenean
guk ere oihu egiten dugu
haserretzen garenean. (bis)
E. Araiztegi
Bai gu ere maiz hala gabiltza
biok oihu eta bringo
beraz kanpoan jo dezakegu
egoerarekin bingo
psikologoen laguntzak kalte
ez liokenez egingo
probatu gabe inoiz ez degu
balio duen jakingo. (bis)
A. Martin
Gaur egun zenbat terapia dagon
niri iruditzen zait plaga
lehendik etxean egin behar dugu
printzipio asanblada
eta bestela pentsatuz gero
joan behar bada hara
eman urte bat eta bestela
joango gara kontsultara. (bis)