Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Eneritz Artetxe Eizagirre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Aner "Euzkitze"
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Migranteen harrerako elkarte batean egiten duzue lan boluntario gisa. Azkenaldian, irainak jasotzen ari zarete. Zuk, Eneritz, erantzun egin nahi diezu iranei. Euzkitzek nahiago du garrantzirik ez eman.

Descripción

Melodia
Beti penetan beti penetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Eneritz Artetxe Eizagirre

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Artetxe
Donostiako hiri honetan
aspaldi ze zalaparta
ta orain gure kontra irainak
berriro hau da hau lata
irain bakoitza erantzungo dut
nahiz ta izan arrastaka
egiten dugun boluntario
lan honen parte bat da-ta.

A. Euzkitze
Gure lana da platerak bete
eta migranteek jatea
haiek daukate eta ez zuk ta nik
hemen zentralitatea
kalera irten ta erantzutea
da gure aurkako kaltea
eztabaidagai bat ez denari
erantzuna ematea.

E. Artetxe
Justu hortako etortzen gera
erantzuten aritzeko
ta tratu txarra deitzen zaio horri
nahiz eta izan hitzeko
ni prest naukazu irain bakoitza
burua altxatuz biltzeko
migratzaileek bizi dutena
lehen pertsonan bizitzeko.

A. Euzkitze
Fatxa kuadrila hau zer da baina
ikusi ezazu tira!
Pijo talde bat atera dena
harro plazaren erdira
jarri ezean gu erantzuten
eta beraiei begira
manifetara ez daude ohituta
ta eurak joango dira.

E. Artetxe
Baina ez dute erraz etsitzen
oihuka segi ta segi
nahiz lehen kolpean kasu egin gabe
zu lasai zaren eseri
barrua daukat irakiten ta
beraz ezin egon geldi
guk horrenbeste zor baitiegu
Aissari ta Mohamedi.

A. Euzkitze
Nik ulertzen dut zure haserrea
ta hartu nahi duzun papera
baina hori ez da daukagun zorra
ta ideia hortatik atera
nik segiko dut atsaldez joaten
jan beroa ematera
aldi berean ezin da bete
kalea eta platera.