Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-03-22 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Eki Mateorena, Maite Sarasola
Bertsoa entzun |
2024-03-22 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Eki Mateorena, Maite Sarasola
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Sarasola
Lana, lana eta lana
hori bizitzako plana
hori da egun jendea gazteak
berez daramana
eskasa da panorama
proposamen bat ai ama!
Saia gaitezen alokairuan
sartzen erdi bana (bis)
E. Mateorena
Nahiz onak izan ideak
xoxak ez dira nereak
alokairuan bihur gaitezke
biok martireak
ta geroaren bideak
ez dira horren libreak
laguntza baino behar ditugu
baliabideak. (bis)
M. Sarasola
Ta hain modu eskasean
laguntzarekin trantzean
gaude baina ezin gara geratu
erritmoan atzean
ta orain egin ezean
jarri ‘zazu balantzean
nik ez dut gura familia sortu
gurasoen etxean. (bis)
E. Mateorena
Ta aukeratu izena
gurasoek nahi dutena
bi familia nahasten badira
nahasten zaigu dena
aita ta amen pagarena
justu hori da problema
gure ezinak ekartzen dula
beste batzuena. (bis)
M. Sarasola
Beharra da, ez da moda
ta prezioak doaz gora
hiri batean, herri batean
ezin joan kanpora
ni joango naiz edonora
egin nahi nuke aproba
eta gerora zer gertatzen den
gero ikusiko da. (bis)
E. Mateorena
Hori da askoren gako
ta bada hainbesterako
bizitza on bat edukitzeko
joan beharra kanpo
egun bizitzea bapo
oso zaila badelako
ba adreiluak jarri ditzagun
heldu denerako. (bis)