Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Nahiz ta badugun argitarako
nahiz ta badugun jateko
dena igo da, ze lan karro bat
beteta eramateko!
Nahiago BEZa ahaztu nahiz izan
ogasunaren kalteko
nere patrika ez dago eta
koherente izateko.
E. Artetxe
Nere patrika berdintsu dago
nahi al dituzu bi datu?
Etxe txiki hau justu-justuan
dugulako alokatu
baina ederki asko dakizu
edozeini ez kontatu
BEZaren bidez aurreztu eta
txorakeritan gastatu.
A. Martin
Txorradatan ez, maiz etortzen da
obra txikien beharra
telebista bat izan daiteke
garbigailu bat, txamarra
hemen jendeak sobre batean
beltz mugitzen du zakarra
ez dut izan nahi mundu osoan
dagoen tuntun bakarra.
E. Artetxe
Beraz jarraitu ezazu Alaia
orain artean bezela
ta lasai egon ni izango naiz
gure etxeko tentela
aspaldi hala entzun nun eta
gaur'e uste det horrela:
unean merke ordaintzen dena
garesti irteten dela.
A. Martin
Garesti merke, merke garesti
kontzientzia nahi dut saldu
ta ez beti gisan eros ahalmena
galdu, galdu eta galdu
beti ibiltzen gara konplexuz
gure aurrezki ta tabu
lapur haundiak kalean daude
lapur txikiak gara gu.
E. Artetxe
Ta lapur txiki denak bezela
antza denez egoskorrak
tranpa eginez ordaindu nahian
janariak zein motorrak
baina halare hobe ez izan
holako neska ezkorrak
gero ze lasai dion garela
ezkertiar ta jatorrak.
A. Martin
Ezkertiar izan beharra jada
bilakatu zait estresa
inperfektua ta gizakia
nauzu laztana, sorpresa!
Beraz popatik hartzera joan
bedi niregatik BEZa
nik nahi dudana egin behar dut
berorrek hala egin beza.
E. Artetxe
Arrazoi dezu ta eztabaidan
hobe ez gasta indarrik
bestela ere nahikoa da ta
nago aspertu samarrik
baina kulturan tranpa egiteak
nola berez ez dun txarrik
bai BEZik gabe ordain ditzagun
bertsolariak bakarrik.