Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jon Maia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-02 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Elizagoien, Bittor
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Bittor, txakur emea zaitugu. Alta zauden bakoitzean, zure nagusiak, Jonek, etxetik irteten ere ez dizu uzten, gela itxi batean sartzen zaitu egunetarako.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elizagoien
Etxe barruan nago
zaunka ta garrasi,
ez dakit zertaz nauen
horrela berexi;
kontzientzi izpirikan
ez al dezu nausi?
Edo goxamenikan
ez al dut merezi? (bis)

Maia
Aspaldi erosi det
bi metroko soka
ta lotuta jartzen det
paretaren kontra,
baina irtenda ere
ez zaio inporta,
itsusi honi inor
ez zaio joango-ta. (bis)

Elizagoien
Horra nundik heldu den
nagusi sorgina!
Eta sentitzen dut nik
ar on baten grina;
oso itsusia naiz,
ez naiz horren fina,
baina zu bezelaxen
haragiz egina. (bis)

Maia
Txarra pasatuko du
txakurrak tragoa,
hainbeste hilabete
bertan igaroa.
Zu lotuta egotea
ez da arraroa,
zerbaitengatik naiz ni
razionalagoa. (bis)

Elizagoien
Bere burua altxa
lehenengo hitzetik,
kontzientzirik gabeak
guzien gainetik;
txakur gaixoa lotu
egin du katetik
ta bera ibiltzen da
neskatxen atzetik. (bis)

Maia
Horretarako badet
abilidadea,
baina zuretzat ez da
hori mesedea;
ulertu behar dezu
nola den legea
zu zerala nirea
ta ez ni zurea. (bis)

Elizagoien
Berea omen naiz ni,
hori da txarrena,
nere egoera honek
ematen dit pena;
nahiz ta neri hor jarri
txakurren izena,
bi hankakoa dugu
txakur haundiena. (bis)

Maia
Zerbait esango dizut,
kontuak aparte,
erakutsi didazu
nahiko borondate;
orain kalera noa,
agur, gero arte!
Ondo zaindu etxea
ni heldu bitarte! (bis)