Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Puntua: Ospetsu egin zara / gauetik goizera
Puntua: Paparazzi gehiegi / duzu inguruan
Puntua: Ospeak bere zerga / kobratu izan du
Puntua: Nahiago al zenuke / lehenago bezala

Descripción

Melodia
Xarmangarria zera I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi: Ospetsu egin zara
gauetik goizera,

Mendiluze: ta hori ez da dena,
soilik da hasera.
Gora heldu naiz eta
ez naiz joango behera,
naizena izango naiz
hemendik aurrera.


S. Jauregi: Paparazzi gehiegi
duzu inguruan,

Mendiluze: zu ere asperturik
neronen moduan.
Argazkia egitea
daukate buruan,
zortzirok buelta eman
dezagun orduan.


S. Jauregi: Ospeak bere zerga
kobratu izan du,

Mendiluze: bere alde txar hori
ezin zaio kendu.
Baina nahiz ta izena
ohi den nabarmendu,
bakoitzak bere izana
behar du mantendu.


S. Jauregi: Nahiago al zenuke
lehenago bezala?

Mendiluze: Mutil normal antxeko
serio formala.
Nahiz ta jende artean
lasai pasa hala,
jakin ezazue hau
hautatu dudala.