Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-02-11 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Gurrutxaga, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek hotel batean egiten duzue topo asteazkenero arratsaldeko bost eta erdietan. Zuen bikoteengandik ihesi joaten zarete. Gaur ere elkartu zarete. Biluztu zarete, ohean sartu, baina gaur ez duzue gogorik.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Hamalaugarren gelan
ta hamalaugarrenez
biok elkartu gera
gaur ez irriparrez.
Nahiz ta beti aurkitu
sasoian indarrez
proposamena aldatu
behar degu errez:
bertsotan eingo al degu
bertxortan in ordez? (bis)
I. Gurrutxaga: Kuartora sartu eta
biluztu segitun
zapatilak ateko
alfonbran han nitun;
zuri begira jarri
biok kopetilun;
bertsotan hasteana
holakorik inun!
Lehen haserako puntu
hobeak zenitun! (bis)

A. Agirre: Mejoratzen nijoa
gainera topera;
gogor erantzun dezu
hitzen arabera.
Nik ere ez det maite
zure sexokera;
ai, barkatu! Esan nahi nun
zure bertsokera;
lekutan gelditu zan
zure habanera! (bis)

I. Gurrutxaga: Nahiz ta etorri naizen
itxura lasaian
karta guztiak laster
jarri dizkit mahaian.
Konfiantza gehiago
neukan nik Amaian.
Habanera kontuak
holako garaian...
ez al ditun nahiago
sei kopla jarraian? (bis)

A. Agirre: Benga hasi gaitezen
berriz jo ta kea;
kolpetik aldatu zait
neukan aldartea.
Kopla txiki bat badet
konforma zaitea;
potoa ez al degu
bitan esatea?
Ez zait inporta ohean
poto egitea. (bis)

I. Gurrutxaga: Poto bat egiteko
hainbeste enpeño!
Garai batean ginen
ohian bi estraño
baina horretaraino
eta egundaino
bertsolariak gera
bertsolari joño!
Rollo gehiago daukan
Elizasuk* baino. (bis)

A. Agirre: Elizasun rolloa
egin zazu bere;
Mendiluzen bertso bat
egin nahi det nere;
kartzelako gai baten
gendun alafede!
Ba omen zan gogoa
bota zuen trebe
baina sentimentua
falta da hemen ere. (bis)

I. Gurrutxaga: Ez dut hontan utziko
nik gaurko ezbaia
guztia argitzeko
bada ta garaia.
Morboa falta zaigu
morboa Amaia;
Aitor aipatu eta
hobe ekartzea ia
gutxienez jarriko
digulako gaia! (bis)