Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-04-28 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-04-28 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Ugartetxea, Beñat
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok mendi tontor bat igo duzue elkarri lotuta. Gora iritsi eta irrist egin ondoren, bakoitza alde banatara erori zarete. Ez duzue elkar ikusten, baina elkar entzun bai.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-04-28 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Abiatu ginen ta
jarraitu jarraitu
tontorraren konkistak
mereziko baitu;
baina pauso bakoitza
ezin ondo zaitu
eta azkenerako
arreta lasaitu;
orain mendiak berak
konkistatu gaitu.

S. Colina: Mendian gora joan
gara tirri-tarra
ta nahigabe gertatu
zaigu ezbeharra;
orain nahiz elkarreri
guk eman bizkarra
goian buelta-bueltaka
dabil putretzarra
ta hemendik aurrera
panorama txarra.

A. Mendiluze: Mendiraino gogoak
berez eramanda
arimak beti baitu
kontuen demanda.
Abiatu jarraitu
ta kolpetik danba!
Orain aieka bana
ta biok etzanda
baina pauso okerra
norena izan da?

S. Colina: Aitor ze ajola du
norena den kulpa?
Gurea izango baita
heriotz arrunta;
barnean gorde ditut
milaka kontu ta
hobe hil baino lehen
denak aitortuta:
beti egon naiz zurekin
enamoratuta.

A. Mendiluze: Hori da kontzientzia
kolpez arintzea!
Lasai ordaina ez da
laguna mintzea;
tokatu da bakoitza
libre ibiltzea
eta hauxe kasua
kolpetik heltzea
maitaminduta eta
lotuta hiltzea.

S. Colina: Mendian gora joan
ginen bi atleta
eta amildegian
bihurtu poeta.
Nik hitzez bota dizut
nere hausnarketa;
esan maite nauzula
kauen la puñeta!
Total gaur berdin-berdin
hilko gara eta.

A. Mendiluze: Hiltzeko zertan dezu
hainbeste interes?
Utzi ta sokatiran
ahalegindu zaitez!
Agian salbatzea
lor daiteke errez
ta salbatzen bagera
bi lagunen legez
ikusiko da hortaz
hitz egin edo ez.

S. Colina: Nahiz ta orain gabiltzan
gertu ta aparte
ta hala egon behar gendun
heriotzera arte
hor elikoptero bat
bueltaka jo ta ke
eta bonberoena
dugu baldinbaite!
Jada ez gara hilko
ta ez zaitut maite.