Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-08-20 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Alberdi, Uxue
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek bi farola zarete. Amaia, zure argitan mozkor bat dago bere buruari eutsi ezinda; eta Igorren argitan, berriz, prostituta bat.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Moxkor bat nere beheran
jira eta bira;
goitik ez da ederra
buruan distira!
Hemendik ez da joango
oso urrutira.
Argipean biena
hala're argi da:
besten baten argitan
elkartuko dira. (bis)

I. Elortza: Prostituta hor dabil
bat eta bestera
berdin biharamuna
ta berdin bezpera;
nigana egiten du
hamaika ostera;
argipean jarria
malkoren bat behera
ta berriz ilunetan
lana egitera. (bis)

A. Agirre: Mozkorra pasatzea
ote helburua?
Baina etorkizuna
ez du segurua;
ezpain artean dauka
oraindik purua
baina pasako duna
hau da apurua!
Ezer saldu aurretik
galdu du burua. (bis)

I. Elortza: Baina gizarte hontan
zer ez da eromen?
Errespetuzko jente
bat hor zehar omen
prostitutarengana
gozatuz gozoen.
Baina berak lan hoiek
atondu ondoren
mozkorraren kantua
dauka gustukoen. (bis)

A. Agirre: Burua lau metrotan
ez zaio kabitzen;
zurea ere ez da
hain lasai ibiltzen
norbera ta besteak
ahal dala zerbitzen...
Lan errexa dutenik
ez zait iruditzen
zureak etzaten ta
nereak jaikitzen. (bis)

I. Elortza: Nerea etzaten da
suabe-suabe
gaua iluntzen bada
farolaren pare;
goiz argitzea berriz
deskantsu seinale
eta etxera joaten
da ha bare-bare
gabaz hartutakoei
agur egin gabe. (bis)