Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Jokin Sorozabal

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-12-30 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jokin senarra eta Agin emaztea zarete. Biok taberna batean sartu zarete. Tragoa eskatu eta berehala senarra makina txanponjalera hurbildu da emaztea bakarrik utzita. Emazteak barran kafesnea edan du, eta senarrarengana hurbildu da goxo antzera.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rezola: Nere kafesne bat hartu det ta
zuk berriz zure tragoa
ta igandero bezela zoaz
makina horren ondoa;
adizu Jokin badet zurekin
hitz egiteko gogoa:
nere ahotsa ez al da klink-klink
hoi baino goxoagoa?

J. Sorozobal: Arrazoi dezu zure ahotsa
polita da gehienian
baina makinan jokatzen det nik
tabernan nabilenian;
suerterik bada honek'e klink-klink
egiten du azkenian
zu'ri ahotsa aldatzen zaizu
hoi entzuten dezunian.

A. Rezola: Ene senarrak hola hitz egin
behar al dit alafede!
Txanponen joku horretan nahiz ta
ibili ohi zeran trebe
zure ahotsa ene maitia
sarri ez det egiten nere;
ez dakit inoiz zure ahotsa
aldatzen ote dan ere.

J. Sorozobal: Nere ahotsa berdina omen da
eskasa edo ustela...
dudik ez dago bere onenak
aspaldi eman zituela.
Bakoitzak bere diruarekin
bete behar du papela
eta neurea gastatu nahi det
nik nahiko nukeen bezela.

A. Rezola: Zuri dirua zuk gastatzea
lasai edota urduri
inportik ez dit nahiz ta ardoa
alkandoratik isuri;
baino afaria diru horrekin
prestatutzekotan zuri
afaldu behar dira hiru limoi
edota hiru marrubi.

J. Sorozobal: Oraingo hontan izurratu dit
gaur iluntzerako plana;
hain zuzen hori ez da izango
neure buruan neukana.
Zenbaitek badu loteriakin
suerte hartzeko afana;
azken batean Estatuari
ematen diogu dana.

A. Rezola: Hogeita hamar urte ezkondu
hogeita beatzi aldrebes...
Zure izaera kanbiatzia
kostatu behar zait nekez.
Estatuari dirua eman
omen diot nik'e errez;
zuk'e norbaiti emango zenion
andreari behinipin ez.

J. Sorozobal: Estaduari dena emateak
neri ematen dit mina
ta ikusten det zeure aldetik
nola dagoen ezina;
hila joan eta hila etorri
kartera gordin-gordina...
nahiago nuke diruagatik
hasarretuko bagina.