Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-02-18 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-02-18 Bergara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirreazaldegi, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Arzallus, Amets
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean
Gaiari oharrak
Joxeren adinari, trebetasunei eta ajeei buruz luze jardun ondoren, gazte denboraz galdezka
hasi zitzaion Amets Joxeri.

Descripción

Melodia
Komeni zaigun ixtoria bat B
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-02-18 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus : Norbere zorrak kitatzen hemen
bakoitza dabil behinepin;
hala ere beste gauza bat dago
hemengo lagun honekin.
Guk oraingoa ezautzen degu
lehengoaz nahi nuke jakin:
zu nolakoa izango zinen
hoita hiru urterekin.

J. Agirre: Beraz hogeita hiru urtekin
ni ote nitzan nolakua?
Hau jakin nahian aurkitutzen da
nere aldamenekua;
orain tripa're badaukat baina
orduan nitzan flakua
pixka-pixka bat motxagua ta
ia zu bezelakua.

A. Arzallus : Eta badakit jaio zinala
baserri paraje baten
gaur egunean nola holako
asko ez diran izaten;
guk play stationak eta mobilak
dauzkagu maiz esku arten...
jakin nahi nuke zuen garaian
nola jolasten zinaten.

J. Agirre: Erantzuteko Amets maitea
ez naiz era kobardian
holakoetan dakizkigunak
nola esan behar dian:
gure jolasak izaten ziran
atxurrean ta sardian;
seguru asko ez dezu jakingo
erreminta hoiek zer dian!

A. Arzallus : Nola sekula ez naizen izan
baserritar neurrikoa
guk diferente estutu degu
bizkarra ta gerrikoa;
sardea zer dan ez dakit asko
horra egia mutikoa
eta atxurra ezagutzen det
baino ez baserrikoa.

J. Agirre: Gizon honekin nola ez liteke
gaur aitona zaharra poztu!
Gure arteko lagun arte hau
ez dadila aldrebestu!
Itxura danez atxurrarekin
eskarmentu haundirik ez du;
kertena nundik sartutzen zaion
ez dakiela apustu!

A. Arzallus: Kertenik ere ba al du bada?
Ez nekin, ze demonio!
Honek esaten duenarekin
ez zaitezte asko fio!
Nik zenbat gauza dakizkidan gaur
antzemango ote dio?
Behintzat badakit morroi joateko
nik ez dedala balio.

J. Agirre: Borondateko mutila zera
eta altura bikaina;
morrontzarako ere balio
behar zenduke nik aina;
orain artean lan kontu hortan
zu zerade ez jakina:
ederki asko txupatu dezu
aita ta amak egina!

A. Arzallus: Txupatu det bai ta zergatik dan
nunbait ez dezu ulertzen;
zaila da baina saiatuko naiz
ni zergatia agertzen:
horiek naute bai diruz eta
bai janez ere mantentzen;
zerbait eskura eman ezkero
nik eskurik ez det kentzen.

J. Agirre: Ematen dana hartzeko beraz
dadukazu jeniua;
hortarako haiek ere behar dute
poza ta amodiua
eta nik berriz gazte denbora
pasatu nun seriua;
desgrazirikan haundiena det
Patxin denboran jaiua.

A. Arzallus: Ez nun ezautu haren larrua
kopeta eta azala
ta gero ere ezagutzetik
nornahik babestu nazala!
Haren denboran jaio zinela
ta penetan zabiltzala?
Baina pozikan haundina dezu
hura aspaldi hil zala.

J. Agirre: Nik esan behar nuen gauza bat
etorri zaizu burura
baina oraindik gauzak dabiltza
ia orduko modura;
halakoen baten ezkutatu zan
aitona tximista hura!
Bainan orandik bizirik dago
utzi zuen ditadura.