Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-03-18 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Aiertza, Mikel
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Uranga, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bake prozesu baten atarian omen gaude. Jokin kazetariak artikulu bat idatzi du egunkari batean. Sustraik eguneroko moduan artikulu hori irakurri du eta oso minduta sentitu da.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Ai ene zenbat ohar
eta zenbat nota
aipatuaz manifak
ta kale borroka!
Ezker abertzalean
ustezko porrota;
zertan zabiltz gezurrak
bota eta bota
ia zurea ez den
herriaren kontra?

J. Uranga: Euskal Herrian bizi
dugun panorama
nere ustetan ere
bada nahiko drama;
baina kazetariok
beti dugun plana
ba al dakizu gazte
zein den nire lana?
Paperean jartzea
ikusten dedana.

S. Colina: Portugaleten agur
esan nahi Igorri*
eta Baltzak gainetik
ertzainak igorri;
gainera pakerako
ez ziren etorri.
Hor gaude bisaiak beltz
ta ipurdiak gorri;
esan zaidazu nola
deitzen zaion horri?

J. Uranga: Nere langintza omen da
zure ustez ganga.
Kalean denak dabiltz
dinbi eta danba
eta Portugaleten
izan zen eztanda
baina ez nintzen joan
egia esanda
lagunekin bazkari
ba izan nuan da.

S. Colina: Badaude mila ahots
ta mila eztarri
izan nahi luketenak
geroan euskarri
ta zuk uzten dituzu
beti parregarri;
herriari lagundu
asko eta sarri
ta lagundu ezean
trabarik ez jarri.

J. Uranga: Kontuak idaztea
da nere ardura
egunkari batean
ez lege ez muga;
haserre omen zaude
gaur nere kontura
ta ez izatekotan
haserre ta duda
erosi irakurri
nahi zenuen hura.