Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-05-07 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Actuación
2005-05-07 Aizarnazabal Jaialdia
Gai-emailea
Etxabe, Abel
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Aitor, anbulantzia gidaria zara. Deitu dizute, eta istripua izan den lekura iristean, ohartu zara zure emaztea dela hil- zorian dagoena.

Descripción

Melodia
Txikitatikan edukia dut
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-05-07 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hasi nintzala urteak dira
beti denei serbitzeko.
Zenbat neke ta zenbat izerdi
ahal zirenei laguntzeko!
Zenbat istripu, zenbat hildako
ta zenbat egon trantzeko!
Gaizki haiek ekartzeko
denak zetozen antzeko.
Karrera eta praktikak egin
titulo hori lortzeko
baina ez dago estudiorik
hontarako prestatzeko. (bis)

Argi naranjek ez dutelako
beti guztia argitzen
saiatu arren beti ez gera
guk nahi bezela aritzen.
Hasitakoan esan zidaten
lehenengo gauza hori zen:
jendea ikusi sufritzen
tarteka besotan hiltzen.
Eta unea iristerako
prestatzen aritu nintzen.
Orain zeozer egin behar det
baina ez naiz atrebitzen. (bis)

Kamioi bat irten bere bidetik
ta andrea parez pare;
elkar jo eta burni guztiak
pila bat eginda daude.
Une honetan nor egiten da
bere pultsuaren jabe?
Andrea hor dago grabe
ta ni ez banengo hobe!
Segundu gutxi pentsatzeko ta
egin beharrean gaude;
gertatzen dena gerta dedila
baina ez saiatu gabe! (bis)