Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-09-30 Urnieta Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok bata bestearen paperean kantatuko duzue. Zuk, Irazu, Amets izango bazina bezala, eta alderantziz. Hiru egoera jarriko dizkizuet: 1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena? 2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza? 3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza?

Descripción

Melodia
Ai gure antzinako
Baserrian jaio nintzan
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari
bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena?

Neurria: zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta / Andre txarraren bentajak

A. Arzallus: Larraul aldean jaioa naiz ni
orain hogeita hamar urte;
filosofia ikasi nuen
hartu nuen nahiko arte;
Gipuzkoako txapela ere
ez nuen oso aparte;
azkarrena nik kantatzen nuen
Amets etorri zan arte. (bis)

J.M. Irazu: Hendaian jaio, aitarengandik
datorkit zaletasuna;
kazetaria, mutil bizkorra
badaukat azkartasuna.
Nik dakidala lau alditan naiz
Naparruko txapelduna
ta aurten Bilbon osatu nahi det
egizko curriculuma. (bis)


2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere
ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza?

Neurria: zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta / Andre txarraren bentajak

A. Arzallus: Oraintxe dena izorratu da
orain mekauen kalkuta
gure bertsoak gelditu dira
beren zentzua galduta!
Ezin alkoholik probatu ere
legeak hala ditu ta;
bertso saiota' joan beharko da
etxe aldean kargatuta. (bis)


Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako / Esnesaltzailearena

J.M. Irazu: Legeak ote dakar
beste errezeta? (bis)
Orain guztia garbi
belaxe mezeta`;
keak nazka ematen dit
hobe ez erreta;
alkohola ez zait gustatzen
ez da berriketa
lehen ere kas de limon
edaten det eta. (bis)


3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi
bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza?

Neurria: zortzi puntukoa
Doinua: Baserrian jaio nintzan / Habanera
A. Arzallus: Bi urte pasatu ditut
medikurikan mediku:
esan dit "Ez bota bertso
ez sermoi ta ez prediku".
Baina bertsoik bota gabe
etxean nola gelditu?
Kursaalera etortzeko
behar nuen errenditu;
Nola maite nauten hainbat
nik ezin det entenditu;
ez daukat hainbat ohore
ez det hainbeste meritu.
Tira, adio guztiei
entzule, honek maite zaitu
ta nik egin gabekoak
semeak egingo ditu.

J.M. Irazu: Ni oraindik sasoikoa
barrua daukat gozoa;
berrogeita hamar bat urte
bizimodu erosoa
hiru txapel irabazi
ez al da kuriosoa?
Bat Egañari kendua
harentzat zer frakasoa!
Orain biok omenduta
ze esker ona jasoa!
Laguna nola daukadan
eria eta gaixoa;
ai bai zu Irazu maite
ze begiratu lausoa;
Habanerak behar zuen
zure azkenengo bertsoa.