Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa.

Descripción

Melodia
Bertsuak jarri dizkat
Nombre de la estrofa
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Kaixo ama zer moduz?
Ni ondo antzean;
gauza txarrik ez dago
dei honen atzean.
Zer moduz herrian ta
zer moduz etxean? (bis)

M. Lujanbio:
Zure aitatxok badu
nahikoa nekea.
Herrian mugimendu
festa ta trotea
baino nahiko ondo gabiltz;
adio maitea. (bis)

S. Colina:
Barkatu baina orain
nago txora-txora
amatxo zu entzunda
nola ez aztora!
Barka amatxo baina
maitia hori nor da? (bis)

M. Lujanbio:
Maitia zu zera ta
isilik eon zaite!
Nahiz aspaldi zabiltzan
etxetik aparte
oraindik maite zaitut
beno hurren arte. (bis)

S. Colina:
Beraz bialdu nahi nauzu
nunbait handik hona;
beste galdera bat dut
ez da gero broma:
zer moduz da aitona?
Zer moduz amona? (bis)

M. Lujanbio:
Amonak edaten du
pattarra gehiegi
ta aitonak urteen
ajea nabari
baino nahiko ondo daude
aio ondo segi. (bis)

S. Colina:
Beraz harremanikan
oaindik ez da galdu.
Beste kontutxo hau're
amatxo azaldu:
ai aurten Errealak
irabazten al du? (bis)

M. Lujanbio:
Errealaren galde
futbolan erregu
Reala behera doa
uda eta negu;
ez zaite desperau
ta hitz egingo degu. (bis)

S. Colina:
Hizketako gogoaz
gabiltza beti gu
galdera garrantzitsu
bat dut zu testigu:
aurtengo Basetxea
nork irabazi du? (bis)

M. Lujanbio:
Ez du inporta eta
zutaz ez naiz fio
lehen izaten zenitun
galdera gutxio
hau da erretolika!
Hor konpon ta adio! (bis)

S. Colina:
Bialdu dizkit goraintzik
bialdu dizkit muxuk
deia bukatu nahi dut
ta aitzaki batzuk?
Azken eskea hau da:
dirua behar dut. (bis)

M. Lujanbio:
Lasai, espero nuen
galdera astuna;
zuretzako gordeta
baneukan kuttuna
juxtu-juxtu dei hontan
gastatu deguna. (bis)