Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Gorrotxategi, Jose Luis
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Azken pilota txapelketaren inguruan giro beroa sortu zen ohiko lekuetan apustuak ezin zirela egin eta. Gorrotxategi apustuzale amorratua da, baina azken boladan nahigabetuta dabil apusturik ezin duelako egin. Elortza inbertsorearengana jo du, dirua non inbertitu dezakeen galdezka.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jose Luis Gorrotxategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.L. Gorrotxategi:
Pentsatzen nago azkenaldian
gu erotu ote geran;
apustuzale amorratuok
jarri gaituzte gainbeheran.
Ekonomista esan zaidazu
zer egingo det aukeran?
Jokoa ez da errenta baina
diru beltza det soberan. (bis)

I. Elortza:
Zure diruak zuritzekotan
makinatxo bat modu du:
gaur egun boltsan ere badaude
hainbat balore seguru;
Telefonica, Sogecable ta
Telepizza hor ditugu
baina lehenengo nere parteaz
hitz egin beharko dugu. (bis)

J.L. Gorrotxategi:
Horra zertara iritsi geran
jaunak jokoa dala ta!
Ekonomistak azaldu digu
belaxe aingeru planta;
gaurtik aurrera emango dit bai
honek makina bat lata
ai ni honekin fiatutzea
besterik ez gendun falta! (bis)

I. Elortza:
Fiatu zaitez gomendio bat
behar baitizut azaldu:
gaur zuriketan bide guztiak
arriskutsuak bat salbu;
bide bat bada egiten dena
beti irabazi ta ez galdu
oso sinplea, lurra erosi
eta hormigoia saldu. (bis)

J.L. Gorrotxategi:
Nunbait hortikan dirua dago
eskuratzea seguru;
horren aurrean pentsatzen jarri
beharko det buruz buru;
zer izango ote da neretzat
amets guztien helburu?
Azkenean hor utziko naute
ez terreno ta ez diru. (bis)

I. Elortza:
Influentzia da garrantzitsua
ez duzu ezer ulertu;
hamaika bat lur bada hor zehar
ta beste hainbeste leku...
urbanizable zein izango den
hortaz behar da jabetu;
zoaz horra ta urbanismoko
kontzejalari galdetu. (bis)

J.L. Gorrotxategi:
Artekariak deitutakoan
nik esango diot han "Bai!"
ta egongo naiz eserlekuan
txartela noiz hartuko zai.
Era horretan nere dirua
jokatzen det lasai-lasai;
nik gauzak garbi nahi ditut hemen
bitartekorik ez det nahi. (bis)

I. Elortza:
Esan dizkizut ondo moduak
ta baita ere tokiak
baina beldurrak zaude zu antza
eta hortik aitzakiak.
Segi zeurean lehendik baditut
oso lagun egokiak
ta ahalik ondoen zaindu itzazu
zure lau txakur txikiak. (bis)