Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Bizitzak berekin du
makina bat hesi
denok nola ez ginan
gu berdintsu hezi
loturak denentzako
ez baitu merezi
han ezkondu bat dabil
andreai ihesi.
A.M. Peñagarikano:
Beti igualtsu nabil
jaunak hau da marka!
Hemen urtero-urtero
baldarka-baldarka;
batzutan irriparrez
bestetan "puta"-ka
alper-alperrik nabil
harriai bueltaka.
S. Colina:
Peña bihurtu zaigu
Urkiolan errege
buelta-bueltaka dabil
bilatzea xede;
mareatuko zaigu
kolpez alafede
batzuk mutilzahar dira
ezkonduta ere.
A. Arzallus:
Gizonaren ihesi
andre bat zebilen
ez dakit zan Maria
edota zan Belen;
tira hartu beharko det
pixka bat atseden
mareatuko naiz ta
ezkondu baino lehen.
S. Lizaso:
Izena jakitean
hau da ezustea!:
lehen mutilzaharra gendun
gaur gizon gaztea
eta nahi omen luke
loturak haustea;
lehen bera zegon salgai
orain emaztea.
A.M. Peñagarikano:
Berdin-berdin da bera
edo emaztia
haundiena izan da
bueltaka hastia
ta gainera limosnaz
betea saskia;
santu ona da baina
oso garestia.
S. Colina:
Eman dio limosna
ta Visa txartela
bueltaka ibiltzeko
eroa bezela.
Sinistu ezazue
lagunak horrela
umea ere hola
ekarri zuela.
A. Arzallus:
Goizeko beatzitan
etorri naiz hona;
ehun buelta ematea
nunbait ez da ona.
Mareatu're ia
bihurtu aitona
gezurra izango da
San Antoniona.
S. Lizaso:
Zertan kendu santuai
lehen dadukan fama?
Hark betetze omen du
xuxen bere lana
eta hau omen degu
Peñanak esana:
"Azkar kendu zaidazu
berandu emana."
A.M. Peñagarikano:
Hartu edo ez hartu
elkarren onduan
geroztik zenbat gauza
dauzkadan buruan!
Maiz kantatuko det nik
askoren moduan
akordatzen al zera
zer egin genduan?
S. Colina:
Harrian inguruan
zorabiatuta
hor dabil txoratuta
edo zoratuta.
Andrea ez zaio inporta
zertarako uka?
tarteka Athleticek
irabazten du-ta.
A. Arzallus:
Dena amets gaizto bat
izan da egitan
ta despertadorea
ari zait erritan.
Lagunekin gerau naiz
herriko ermitan
Urkiolara joateko
goizeko zortzitan.