Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2005-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gu joan dan urtean
harro ta potente; (bis)
asko egon ziran bai
lehoi zaharren menpe;
nun da Aranzubia?
ta nun da Lafuente?
Ta Yestek aspaldian
falloak dexente...
Arren salba gaitzazu
Jabi San Clemente! (bis)
Aurten ez gaude behintzat
hain itxura alaiz (bis)
ta esaten didate
"Hi bildurtu al haiz?".
Jetsiko ote geran
pentsa izan det maiz;
errezatzen hasi da
fraile aina apaiz...
Athletic jeisten bada
suizidatuko naiz. (bis)
Hau gerta zitekeenik
ezin det sinetsi; (bis)
batzuk itxaropena
dute oso gutxi
baina harrokeria
nahi det erakutsi:
baietz gure mailari
beti tinko eutsi!
Baietz gu salbatu ta
baietz Real jetsi! (bis)