Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-04-01 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Urtetan prostituta gisa egin duzu lan. Duela gutxi erretiratzea erabaki zenuen, baina orain bakarrik sentitzen zara.

Descripción

Melodia
Haize hegoa gau epela I
Nombre de la estrofa
Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zenbat urte lan honetan
erretiroaren zai
iritsi da momentua
eta ez nago lasai
egunero bost bezero
asteburuetan jai
orain egun denak libre
lan hortatik baina ai!
Sentitu naiz maitatua
askoren bikote gai
sentitu det banuela
hortako mila dohai
badakit bai gezurra zen
ta ez nuen sinistu nahi.

Bukatu da etapa bat
gazi-gozoz betea
eta ez zait gutxi kosta
"akabo" esatea.
Estua zen hortan lotu
nahi ninduten katea
baina moztu arren ez det
aurkituko pakea.
Lehen askoren besoetan
euren mende joatea
ez nintzen ta sentitu naiz
ni askoren maitea
batzutan zein polita den
itxurak egitea.

Bizitzaren momentuak
zail da ondo hartzea
nahiko nuke txanpon baten
pare konparatzea:
balio du ta nahi degu
geuretzako lortzea
baino aurreko aurpegiak
hor du bere atzea.
Zein gogorra egin zaidan
bakarrik geratzea!
Orain nere esku dago
une hau gainditzea
ia lortzen dudan neure
burua maitatzea.