Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ohar txiki bat jaso berri dut
amodioan seinale
zerbait zegola sumatzen nuen
jakin berri dut ta bale.
Gure artean lehen ere bazen
hainbeste harreman ale;
zaudela lasai gerora ere
ez dizut egingo kale
zure barruan nere bihotza
daramazun bertsozale. (bis)
Ohar txiki hau jaso dut eta
aztoratu naiz ai ama!
Bihotza ehuntzen hor sentitu dut
sentipenen armiarma;
berak maite nau asko maite nau
zergatik piztu alarma?
Zer ote da ba hainbat plazatan
nik eskeini dudan dana?
Kariño haundiz egin dudala
gehien maitatzen dudana. (bis)
Ohar txiki bat esku fin batek
mesanotxean utzia
sekretuetan sekretu omen
plazako harribitxia;
bere maitasun horren gai al naiz?
Ezetz nere iritzia
baina badaukat hainbeste indar
gogo ta esperientzia...
Berriro kantuz itzuli nahi det
paper baten iritsia. (bis)