Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-07-29 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Ibarra, Iratxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Lana, umeak, egunerokotasunaz pixka bat nekaturik, astebete libre hartu eta Bartzelonara joan zarete, biok bakarrik, luxuzko hotel batera. Hoteleko gelan zaudete zigarrotxo bat erretzen lasai-lasai, telebistari adi. Bat-batean argia joan da, eta ilunpean geratu zarete, luzerako, itxura batean.

Descripción

Melodia
Agur sagar beltzeran
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iratxe Ibarra

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Gaude Bartzelonako
suit eder batetan
lau egun falta dira
joateko bueltan.
Argia joan da ta
zu jarri alertan
baina ez zaite beldurtu
ez daukazu zertan:
gauza ederrak egin
leizke ilunpetan.

I. Ibarra: Pozik etorri ginen
Bartzelona aldera
ta ondorioren bat
behar da atera:
aspaldi ez gara egon
ohean batera
gelara sartu eta
argiari fuera!
Aurpegian igarri
ete deuskue ba?

S. Colina: Argia joan da ta
akabo-akabo!
Halako aukerarik
ez nuen itxaro.
Orain jarri naiz inoiz
baino zezenago
zu ere gertu zaude
hasteko prest klaro!
Begiak ixten lanik
ez duzu izango!

I. Ibarra: Eskua martxan hasi
jata berehala
baina gauzak ez dagoz
antza lehen bezala:
dana zara hazurra
ta dana azala
dana da hemen zuloa
ta dana zapala...
Lehen ere ete zinen
holako argala?

S. Colina: Bai aspaldian ez naiz
gehiegi gizendu
lehengo kilo apurrak
eutsi ta mantendu.
Baina jantzi guztiak
ospa eta kendu
gozatu behar dugula
Iratxe ematen du
ta ni ezin banauzu
almohadari heldu!

I. Ibarra: Almohadari heltzea
izango da hoba
ez da komeni gero
damutzea gerora!
Baina ez zabitz txarto
inundik inora
ez jatzu ezer ahaztu
dana doa gora;
forma mantendu dozu
etxetik kanpora.