Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-09-29 Loiu Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lekue, Etxahun
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aita-semeak zarete. Aita oporretan joan zen hilabeterako, eta semeari etxea txukun-txukun edukitzeko agindu zion. Gaur, bueltatu zara etxera, eta dena utzi zenuena baino hainbat txarrago aurkitu duzu.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Etxahun Lekue

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Lehen gure etxea zen
goizeroko luxu
orain bihurtu duzu
zikinkeri putzu
igertzen direlako
marka eta pausu
baina gauza batekin
kezkatua nauzu:
zure burua berdin
zaindu ote duzu? (bis)

E. Lekue: Nire burua ondo
jagon dot bai hara
oporretan eukiko
zenduan patxada
orain hona helduta
aztoratu zara
etxearen itxura
hain txarra be ez da ba:
nik ordenatu egin dot
baina neure erara. (bis)

S. Colina: Hargatik kumunean
jarri du eltzea
ta oheak nahi luke
gelara heltzea...
Putetxe bat bihurtu
du gure etxea;
justifikatua da
aitaren letxea:
lehen Moncloa zirudin
orain Gaztetxea. (bis)

E. Lekue: Badakizu egin dodaz
hemen festa batzuk
lagun batzuk ekarri
dodaz zerbeza truk.
Orain erdi galduta
hor ikusten zaitut
zer topau gura dozun
aitatu eizu zuk
ta nik derrepentean
atarako deutsut. (bis)

S. Colina: Ba ez, ez dut ezer nahi
ta zure alboan
jakin denbora ez dela
igaroko doan
ez bainuen espero
bueltatutakoan
isekiko zitunik
gelako leihoan
galtzerdi ta kondoiak
elkarren ondoan. (bis)

E. Lekue: Orjia ta holangoak
egin doguz frango
hemendik pasa dira
hemengo ta hango;
baina ni hain txarria
ez nintzen ba izango
goizez dana txukuntzen
saiatu naz sendo...
Atzo zelan egon zan
ez deutsut esango. (bis)