Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (17. 2007. Iruñea)
Actuación
2007-11-15 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Barberena, Jon
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Silveira, Xabier
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni hemen eta beste bostak hor. Denok izaten omen dugu zerbait oso garbi. Eta esaerak dio zerbait oso garbi duenak arazo bat duela. Zuek bostok esan behar duzue zer duzuen oso garbi, zuen egunerokoan, zuen bizitzan, zuenean... Andonik garbi duzuen horren arazoa kontatuko du.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Guztiok izan nahiko genuke
ederrak eta apartak
baina ispilu aurrean kezka
dexentea sortu zait bart;
gainera zure kezka berdina
biok daukagu kezka bat:
nik kopeta det oso garbia
eta arazo bat daukat.

A. Egaña: Nahiz ta itxuraz ez den azaltzen
ileaz minberatua
lagun Aitorri bere barruan
harra zaio geratua;
mundu osoa dauka soiltasun
horretxekin eratua.
Zure problema izan liteke
gai hori aukeratua.

A. Arzallus: Ez daukat garbi euskal gatazka
bide onetik doala
ez daukat garbi zein den gosea
soluzio mundiala
ez daukat garbi mundua zer den
estua edo zabala
baina nik garbi daukat pasotak
gorrotatzen ditudala.

A. Egaña: Amets Arzallus beti izan da
diplomaziaren maisu
honi irripar egiten dio
besteari hitz jo ta su.
Baina pasotak gorrotatuaz
arazoa dago aizu:
hain xuxen ere mundu erdia
gorrotatu behar duzu.

J.M. Irazu: Berez ni ez naiz garbizalea
baino hala banitz bezala
Gipuzkoako Txapelketak'e
badauka bere itzala
nik garbi daukat aurten txapela
Mendiluzerentzat dala
beraz nunbait'e suma nezake
arazo bat daukadala.

A. Egaña: Hemen txapela den-denok dugu
maitatua ta kuttuna
txapel atzetik izaten baita
bertsolarien jarduna
zuk arazo bat latza daukazu
latza Irazu laguna:
garbi duzula esaten duzu
hain garbi ez daukazuna.

J. Barberena: Pasota baten aurrea hor doa
nere hizkera apala
eta aitorpen bat luzatuko dut
luza gabe berehala
zeozer garbi badaukat eta
hola botako dut hala:
kantzontziloak ia egunero
garbitu ohi ditudala.

A. Egaña: Jonen arazo hoiek aztertuz
ze lastima ta ze penak!
Baztandar honek izango ditu
frustrazio nabarmenak
izango ditu izan litezkeen
arazorik haundienak
azalpenikan eskatu gabe
eman ditun azalpenak.

X. Silveira: Gauza argi bat argi daukat nik
argi baino argiago
gauza garbi daukat nik garbi daukat
honaraino garbi dago
ordea garbi daukadan hori
ez dizut garbi esango
gaur inoiz baino hobe ulertzen dizut
ta ez dizut lanik emango.

A. Egaña: Gorputz bikaina mingain azkarra
hogeita hamarren bat urte
irudimena oso joria
zenbat dohai ta birtute...
Hala're lana gorrotatzen du
ta gorrotatzen du fuerte
Silveirak badu arazotxo bat:
nire papela nahi luke.