Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-23 Hazparne Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Jokin Uranga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-09-23 Hazparne Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Uranga, Jokin
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lapurdiko eta Azpeitiko gazteek arazo bera duzue: etxebizitza. Ametsek lurra erosi du, eta etxea eraikitzen ari da. Jokin gurasoen etxean bizi da, eta Sustraik apartamentua erosi du.

Descripción

Melodia
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-09-23 Hazparne Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Ametsek lur bat erosi zuen
eraikitzen dabil egun;
Jokinek berriz aita ta ama
ditu bere bizilagun.
Apartamendu baten bizi naiz
goxo-goxo legun-legun
baina hiruak ez ote gara
biktima bezain errudun?

J. Uranga: Konplejo hoiek izaten dira
adin batera heltzean;
zuria izan beharra dago
egungo mundu beltzean.
Berrogei milioi nola eskatuko
ditut batzun banketxean
ohe bat libre baldin badaukat
gure amaren etxean?

A. Arzallus: Etxebizitzen prezioa da
egun iritsiezina
Sustraiek berak erosteko du
egina gaur ahalegina.
Menturaz ez da nerea izanen
oso polita ta fina
baina bai nere diruz ordaindu
ta nere eskuz egina.

S.Colina: Gurea ez al da soluzio bati
irtenbide eman beharra?
Nahiz ta batzutan izan litekeen
egoera zail xamarra.
Jokin mailegu bat eskatzea
ez da beti kontu txarra
aman etxean ohea baita
libre izaten den bakarra.

J.Uranga: Nere kasuan gauza gehiago
libre ordea dago han
eztabaidak bai izaten dira
gauak etorri ta joan
baina ez da nahiko ni sartu nadin
zure moduko zuloan
zer janik ez da inoiz falta ohi
aita ta amaren ondoan.

A.Arzallus: Nahiz ta nik hartu ene bidea
nahiz sartu ene jokoan
zuen bidea ere maite dut
nahiz ene aldetik joan:
bazkaritara joaten bainaiz
aman sukalde xokoan
eta Sustraien etxera noa
amak ukatutakoan.

S.Colina: "Ene aitaren soldata eta
amaren porru patata";
arrebak egin ohi die ohea
orain izara oain manta...
Egia da bai egin dudala
zulo haundi ta galanta
baina zuloak estal litezke
pixkanaka-pixkanaka.

J.Uranga: Ni beti nabil jairako gogoz
beti afaltzeko prestu
ta zuek berriz diru aldetik
zabiltzate justu-justu;
hipotekaren alde egiten
duzuenero apustu
bankuak diruz betetzen dira
ta kaleak jendez hustu.

A. Arzallus: Ta guk guretik ezin erantzun
arazo itsusi horri;
maileguetan sartu da Sustrai
ikusten dut aski larri
ta noizbait biak etxetik kanpo
nahi bazaituzte ezarri
ene lagunak zarete eta
ene etxerat etorri.