Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Hamaiketan zan zita
oroi dezakezu
goizeko lauak dira
hargatik naiz kexu
gainera balantzaka
ta gozo zaude zu!
Akaso bide doble
ein behar izan dezu! (bis)

A. Agirre: Ez dira ba erlojuan
orratzak geratu!
Gero zure kotxea
ezin nun topatu...
Baina hementxe nago
ta ez zaitez kezkatu!
Gutxinez etorri naiz
ez zaitez kejatu! (bis)

M. Lujanbio: Etorri dala eta
amaren mesede
musua gorri-gorri
ta dator xelebre.
Gainera ez du izan
hemen alafede
katxia aparkatzeko
detailea ere! (bis)

A. Agirre: Ojala behintzat banu
katxia beteta!
Ni umorez nator ta
ez belztu kopeta!
Bi muxu eman eta
egin nahi det buelta
diruan bila soilik
etorri naiz eta. (bis)

M. Lujanbio: Hizketan beti izan da
ona ta abila;
gainera mozkortuta
ordun borobila.
Diru eske zentozen
beraz neskatila;
etxean ahaztu zait ta
goazen hara bila! (bis)

A. Agirre: Ordu txikitan beti
inguratu etsaiz
ta juergako giroan
ibili ohi naiz maiz;
etxera ezin da joan
ia ez baita garaiz;
eman Visa txartela
ta moldatuko naiz. (bis)