Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu: Aspaldi egin nintzan
bilobaren jabe
hemezortzi urte egin
etxetikan alde.
Ai zenbat bihotzeko
bilobak debalde!
Aizu belaxe zera
aitonikan gabe!
M. Lujanbio: Leiho hortan jarrita
zaude egokia
nahiz eta ondo beltza
dezun bekokia.
Loriak ezin hartua
lehendik zendun ia
orain egiten dezu
nere aitzakia.
J.M. Irazu: Orain egiten dedan
arrazoi iaiua...
Etxetik kanporako
zinan zu jaiua;
nik berriz errezatzen
nolako saiua!
Hamar aldiz pasa det
errosariua.
M. Lujanbio: Baina ez zaite pasa
aizu, aizu, aizu!
Zeini egin diozu
hoinbeste errezu?
Kalera juateko
onak ni eta zu
edo hesia jarri
bihar al diazu?
J.M. Irazu: Biloba ez nijua
hesia jartzera
ez det nahi ordu bitan
iritsi etxera.
Nahi nuke familia
aurrea ateratzera;
gaur ere bakarrikan
ailegatu zera.
M. Lujanbio: Aitonak bota duna
galdera polita
edo erdi galdera
pentsatzen jarrita.
Bakarrik iritsi naiz
bakarrik det zita
baina ez orain arte
hola ibilita.
J.M. Irazu: Pixkana ateratzen
hasi zera hara!
Gehiago kontatzeko
har'zazu patxada:
hola ibiliez nunbait
ondo pasa gaba
nungo aulki jokotan7
ibili zera ba?
M. Lujanbio: Elkarri aitu gera
bultza eta bultza
aulkia betetzea
hoi zan nere funtsa:
moto aulki-luze hontan
behar det laguntza
lehen bero-bero zegon
orain dago hutsa.
J.M. Irazu: Oain hutsa egon arren
neri ez zait inporta
zuk probetxuzko gaua
pasa dezu hor-ta;
berriz ere parranda
aizu lasai bota
bestela ere ez det
lorik egingo-ta!
M. Lujanbio: Badakit bai buruan
dezu nahiko laino
lorik ondo ez dezu
egiten gaurdaino.
Ze interrogatoiua
egin diana ño!
Aitona okerrago
polizia baino.