Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-08-24 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Millan Telleria
2007-08-24 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Millan Telleria
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Sorozabal: Hemen ari naiz honi
aholku ematen
araudia nola dan
suabe esaten:
animali horrekin
ezin dezu irten
pura sangre horrek ez du
tailarik ematen. (bis)
M. Telleria: Eginak baditu bai
hainbeste azaña
gainean gurutza dun
astarra bikaina;
arrantzaka hasten da
azkar alajaina!
Pura sangre on bat da
astoa da baina. (bis)
J. Sorozabal: Jinete moreno bat
era lirainean
astoa berriz zutik
egon ezinean...
Aukera bat daukazu
zuk azken finean:
zu azpin jartzea ta
astoa gainean. (bis)
M. Telleria: Astoa ikusi ta
gizona aztora
hipodroko jefea
ez dago gustora.
Trueno Negro hau baino
lehenago joango da
hau're iritsiko da
ta eman denbora! (bis)
J. Sorozabal: Iritsiko omen da
hau da hau kaikua!
Emango beharko diot
belarrondokua!
Espektakulo hau ez da
gure gisakua;
hau kirol proba bat da
hau ez da zirkua! (bis)
M. Telleria: Nik ere sartu nahi nun
lehiaren legean
nahiz etorri nintekeen
itxura hobean
astoa hartu eta
ni pista lanean.
Jineterik ez dizu
botako airean. (bis)
J. Sorozabal: Bidean abitzen da
zeu baino lasaio
baina zelai luzetan
beste denek aio;
maldan ederki baina
zelaian ez iaio...
Albizturkoa dala
antzematen zaio! (bis)
M. Telleria: Gizon hau txulo jarri
Lasartera joanik
eta ez du bete nahi
gaur Millanen planik.
Baina pentsatuko du
orain hau esanik:
honek kamara lenta
jartzen ez du lanik!. (bis)