Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (17. 2007. Iruñea)
Actuación
2007-11-15 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaur etxera iritsi zarenean hor ikusi dituzu zure bikotekidea eta semeak mailua eskuan, iltze bat paretan sartzen. "Zertan ari zarete" galdetu diezunean, "Abenduan ekarriko duzun txapelarentzat da" erantzun dizu semeak.

Descripción

Melodia
Nolabait denok lotu nahi degu
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tentagarria ohi da saria
tentagarria da fama
baina txapelak buru galtzea
oso gertuan darama.
Sartu orduko hementxe salan
nik aurkitu dedan plana:
semea ta bere ama
biek erraminta bana.
Hain garrantzitsu al da zuentzat
ustez lortuko dudana?
Neretzat ez da saria bera
baizik bitarteko lana. (bis)

Sariengatik ez naiz aritzen
mikro aurrean jartzean
baina nik zuen gogoa garbi
behar det aurrerantzean;
zuek txapelen egarri eta
nere desira hutsean;
beste txapel bat etxean
hala zintzilikatzean
poza hartuko al zenukete
irri eta bihotzean?
Neretzat poza ez dago hortan
baizik bertso bakoitzean. (bis)

Eta emazte zuretzat hitz bat
doa serio-serio:
zergatik dezu txapelarekin
horrenbeste obsesio?
Hala azaldu diozu eta
semeak hori desio;
beraz saria medio
ez da aitarekin fio.
Hobe genuke ahaleginataz
hitz egingo bagenio
guk erakusten ez badiogu
nork erakutsiko dio? (bis)