Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-03-28 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Neskakin atzo utzi
nuen eta hara!
Ama gaixorik dago
azkenetan jada.
Pauso erdi dudatiz
nator hondartzara.
Dena ahaztu nahi nuke
dena urrun laga
ta ahazteko modua
ez pentsatzea da.

A. Sarriegi: Bi pertsona ezberdin
elkartu gaurkoan
elkarren parean nahiz
elkarren ondoan.
Hondartzan ibiltzen naiz
etorri ta joan
iragana oroitu
ohi det honakoan
ta etorkizuna ikusi
nahi det harakoan.

S. Colina: Jakin zazu geroa
iragana dala
ez baduzu bizitzen
behar den bezala.
Honera ekarri dut
gaur pauso makala
nere pena guztiak
plaian utziz hala
ta hurrengo mareak
eraman ditzala!

A. Sarriegi: Baina zergatik ahaztu
zertan izan kexu?
Zertan utzi uretan
ideia ta mezu?
Olatuei begira
ipini zaitez zu
arazoei bezela
aurre egiezu
ta nola lehertzen diren
ikusiko dezu.

S. Colina: Nahiz ta gustora eman
plaiako saltoa
nahi bezain azkar ez da
isurtzen malkoa
egoera ez baita
nola-halakoa.
Aitor olatuetan
ez datza gakoa:
bueltan ekartzen dute
eramandakoa.

A. Sarriegi: Baina olatuetan
utzita problemak
urrun joan daitezke
minak eta penak.
Ni pentsatzera ta zu
ahaztera denak.
Ez dira hain ezberdinak
gure ekimenak
asko pentsatzen baitu
ahaztu nahi duenak.