Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-10-17 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Igor amama, Aitor iloba. Amamak ez du etxean inoiz gerrari buruzko konturik aipatu. Durangon, datorren astean, Durango 1936 Elkarteak antolatuta omenaldia egingo dieten gerran faxistek hil eta zauritu zituztenei. Eta orain, amamak egunero eskatzen dizu, mesedez, hara eramateko.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Urteetan ta urteetan
galdezka jo ta su
amona barrenean
zuk zer daramazu?
Ta zu erantzun gabe
kontatzeko izu
urte luzeetan mutu
mantendu zera zu
ta orain hitzik gabe
erantzun didazu.

I. Elortza: Beraz nik bape berba
barik zuri erantzun.
Ai iloba gaztea
zenbat buru dozun!
Ondino hainbat gauza
behar dozu entzun
eta ia gero zer
iruditzen jatzun:
esan ezin dodana
nahi dot entzun daizun.

A. Mendiluze: Memoriak hitzetan
dauka bere muga
baina orain erantzun bat
irudi modura
eta zuri distira
begi ingurura.
Haurtzaroko irudiak
datozkit burura:
aitona al zen argazki
zaharretako hura?

I. Elortza: Ez zan zure aitita
neure anaia zen
baina bardin-bardin da
nago ni pentsatzen.
Baina zelan hitzak zeuk
aitatu dozuzen
horixe jakin daizun
gura dot hain zuzen
amaman haurtzaroa
noz joan zan amaitzen.

A. Mendiluze: Agian zoriontsu
zinen aurrenean
gerra etorri arte
bere txarrenean.
Gertatu zena hemen
gertatu zenean
haurtzaroa lapurtu
zuri azkenean
eta zer gelditu zen
zure barrenean?

I. Elortza: Galdera ez da errez
erantzutekoa:
berrogei urte gerrai
emonaz lepoa
beste hogeta hamar eta
gogoratzekoa
ta esperantza bat da
hor barrenekoa
zuk zeozer hobea
ezagutzekoa.

A. Mendiluze: Urteetan horixe zen
zuen ahalegina
ojala gu hobeto
biziko bagina!
Beti gogoan joan zen
denbora gordina.
Beraz arren barkatu
nahi gabe egina
mingarri bazitzaizun
nere jakin-mina.

I. Elortza: Pozgarria da hori
ta ez esan, barka!
Baina bakarrik kontau
ahal neban zeharka.
Han izango da oroimen
bertso eta kanta
horrek ezagutzea
baino ez dozu falta
zeu ere gerra horren
iloba zara-ta.