Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-06-08 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Bilbao, Leire
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ahozko egunkari bat egingo dugu. Ez al dira bertsolariak hein batean kazetari, plazako kronikak jasotzen? Bertsolariak bertsolaritzaz. Bertsolari asko kontzienteki edo inkontzienteki egiten duten gauza bat eskatuko diegu hauei biei: meta-bertsolaritza egin dezaten. Hau da, bertsolariek bertsolariaren gainean bertsotan egitea. Baina ez da gai berria, ze hauek biek Berrian asteazkenero egiten dute, Plaza librean, bata besteari erantzunez.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Sarri Berrian idazten dugu
orain hontaz gero hartaz.
Berria dugun espresioari
eman nahi diogu arnas.
Duda batekin nago aspaldian
eta kezkatuta arras:
Unai oraindik ba ote gara
jendea batzeko kapaz?

U. Iturriaga: Zeozertxo bai, ze ikusten da
gaur hemen Durangon bertan
baina ai! Guk zer esango dogu
gure ofizioan bueltan?
Garbia gauza bakarra deukot
gaur nire neurona metan:
ez litzakeela saioik ein behar
domeka arratsaldeetan.

S. Colina: Hori ez nuen inoiz entzungo
zugandik aditu ezik.
Egia da bai zure propuestak
ez du falta interesik.
Bertsolarian anatomia
aztertu dezagun kasik:
zuk ez daukazu neurona meta
neurona bakarra baizik.

U. Iturriaga: Ta problema da bakarra euki
eta sapaia jotea
baina ia zelan erantzun behar
deutsudan errebotea.
Zelan sarritan toketan jakun
egoera hontan egotea
proposamen bat aurkeztu behar dot:
da bertso karaokea.

S. Colina: Ikusten dut bai hasi zarela
buruari eragiten
eta noraino heldu zintezkeen
ez da erreza jakiten.
Karaoke bat egin genzake
eta Canal Sateliten.
Horretarako hasi gaitezen
herri konsulta egiten.

U. Iturriaga: Herri konsultak ez dira egiten
eingo direla esan baizik
baina gu gure bide estutik
aldendu egin gara kasik.
Meta-bertsolaritza ein behar
eta ezer zuzendu ezik...
Galderatxo bat hortik aparte:
zegatik zagoz hain pozik?

S. Colina: Galdera zaila egin didazu
zailegia aidanean
baina erantzun beharko dizut
galdetu ondorenean:
berez bersoak asko pozten nau
baitaramat barrenean
eta oraindik gehio pozten naiz
ondoan zauzkadanean.

U. Iturriaga: Ustez ipini behar nebanean
ataka nahiko larrian
hara besteak ideia onak
buruan ta eztarrian.
Proposamen bat izan da, edo
nago momentu urrian...
Nik erantzuna emongo deutsut
asteazkeneko Berrian!