Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-10-03 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Beñat eta Joxeren arteko adin diferentzia ez da izango plazan aurkitu dezakegun handiena, baina bai handienetakoa: 55-60 urte inguruko aldea izango dute. Elkarri begiratu eta izango duzue elkarren inbidiaren bat, ezta?

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Dirudienez hau omen degu
gai on bat jartzeko era
ta konparatzen hasi beharko
badegu-eta aukera.
Ximurren batzuk eduki arren
gazte dezu izakera
zure begitan ikusten baitet
nere ilusio bera.

J. Agirre: Nahiko dotore eman dezu zuk
zeure esplikazioa
zaharran ondoan azaldu dezu
nahiko edukazioa.
Urteetan gora juan naizela
hau da nere azioa
zure adina edukitzea
hau da nere desioa.

B. Gaztelumendi: Baino hogei urte zenitunetik
aurrera joan da bizia
nik ez dakidan hamaika gauza
hola dezu ikasia.
Zaharra zaudela esanez nahiz ta
bertsoa dezun hasia
nik ere pozik hartuko nuke
zuk daukazun malizia!

J. Agirre: Malizitikan ni bezin ondo
ez ote zaude jantzia?
Askoz gehiago dakizula zuk
badaukat segurantzia.
Eskola ere oso gazterik
nola nuen nik utzia
gutxi ikasita ahaztu egin zait
ikasi nuen gutxia.

B. Gaztelumendi: Baino alperrik umildadean
ezin zera hasi tira!
Zuk bizitzaren eskolan asko
ikasi dezu guztira.
Gure aurreko publikoa're
adi daukazu begira
nik zure adina dedanerako
aspertu egingo dira.

J. Agirre: Hau da gazteak aldamenetik
ilea ondo hartzea!
Komeni da hemen gauza guztiak
beren tokian jartzea.
Nahiko milagro gertatzen da bai
ni zuekin elkartzea
neu're harrituta gelditutzen naiz
nerekin ez aspertzea.

B. Gaztelumendi: Zuk kontrakoa esanda ere
txalotan dago egia
eta guztiak daude gustora
zuzenduz gero begia.
Mikro aurrera harro azaldu
dezakegu aurpegia
baldin ikasten baldin badegu
dakizunaren erdia.

J. Agirre: Lehen esan dizut ahaztu zaidala
lehen ikasia gutxi-ta
hontaz aurrera ibili behar
inora ezin iritsita.
Ez det esango juango naizenik
denak pozikan utzita
baina seguru alde egingo det
dedana erakutsita.