Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-11-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gebreselassie izeneko atleta batek behin esan zuen adina zela bere aurkaririk handiena. Zuek ere gauza bera uste duzue, zuen aurkari handiena adina duzuela. Beñatek uste du bere gaztetasuna dela bere aurkaririk handiena, eta Andonik uste du bere... Hori uste du berak ere.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: "Aupa Marino! Aupa Marino!"
lehen kirol arloko moda
Atxagak ere Obabakoak
gazte sortu zun gustora.
Bertso arloan ejenplu gisa
Amuriza egongo da...
Inork hobera ez du egiten
berrogei urtetik gora.

B. Gaztelumendi: Baino ardoa ere hobetu
ohi da zahartzen den garaian
eta ez daukat zuk bezelako
okurrentziarik mahaian
ez ditut jartzen zuk adinako
hainbat aurpegi alai han.
Zure mitoa handituz zoaz
ni txiki ez izan nahian.

A. Egaña: Dekadentzia ez da sumatzen
horretxek jartzen nau sutan.
Gainera azkena igual norbera
konturatzen da batzutan.
Miopiak'e eragiten du
autokritikaren lupan
eta mitoak lokartzen dira
prestigioaren kulunkan.

B. Gaztelumendi: Umilkeria faltsurik hemen
ez zazu azaldu faborez!
Nahiz ta gaztea izan ni ere
miopea banaizenez.
Lugaritzen'e hauen jarreran
ikusi zitekeen errez:
zu karteleko burua zinen
ni inkognita baino ez.

A. Egaña: Hara noraino iritsi geran
karteletikan irtenda!
Horren mingarri gertatu al zaizu
osatu duten zerrenda?
Bata zahartzean bihur liteke
mito edota leienda
buru askotan izandakoan
burua bera galtzen da.

B. Gaztelumendi: Saiorik saio ibili zera
zure denbora luzean
ta gaitasuna nabaritzen da
hor gaineko dizdizean.
Nahiz ta burua gal omen leiken
burutik kendu ezean
zuk kontrakoa frogatzen dezu
bertso saio bakoitzean.

A. Egaña: Hori ez degu horrela Beñat
nahiz ta zuri iruditu.
Noizbait linterna galduko nuen
eta ezin dut aurkitu:
munduan nere kokagunerik
ez, ta ezin dut kabitu.
Bihar gosaitan jan eingo nukeen
hoita bi urte banitu!

B. Gaztelumendi: Oraindik ere gaztea zaude
nahiz ta aldatu tankera
nahiz irribarre egiten dezun
nere atzetik kolpera.
Gaurkoan ere etorri zera
honuntza disfrutatzera
oraindik zera lehenago zinen
ume bihurri berbera.