Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Autores
Ibarra, Iratxe
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Durangon izan zara gaur, eta handik bueltan, irratian, abesti hau entzun duzu: "Izarren hautsa egun batean...".

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Laboa, Mikel

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dago zalantzarik
Izarren hautsa da
Mikel galdu dogula
ezaguna jada.
Ez neban ezagutu
bertatik bertara.
Orain heltzean uda
argietan gaba
Mikel izarren hautsa
zeu izango zara.

Notizia entzutean
bihotzak eztanda
ta orain irratian
kantuak emanda
ez da alperrik egingo
zure propaganda
danok gagoz zugandik
gauza asko janda
nire umezaroko
zatia hor joan da.

Euskal kulturgiletan
sortzaile galanta
itxi deuskuz gutzako
makina bat kanta!
Pertsona lez aparta
dinoe, xarmanta.
Ez zara inoiz joango
maisu on aparta
zure kantuen bidez
biziko zara-ta!