Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-07-06 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-07-06 Muxika Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Krisialdia dago askoren ahotan, baserritarren ahotan, langileen ahotan, etxekoandreen ahotan, bulegarien ahotan... Hipotekak gora, prezioak gora. Zuek biok Gobernuak bidalitako bi propagandista zarete. Eta zuen egitekoa izango da hemen aurrean daukazuen jendea lasaitzea krisi berba aipatu barik.

Descripción

Melodia
Dama askoren engainagarri
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-07-06 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Esaten dute larri dagola
ekonomia globala
baina eduki behar genuke
guk ikuspegi zabala.
Ez al dakite ekonomia
txikikeritxo bat dala?
Ta adibidez España aurten
txapeldun izana dala.

U. Iturriaga: Ogia gora arrautzak gora
joan dira beharbada
arroza be garestitu egin da
ta jentearen ikara...
Baina ez ahaztu Euskal Herrian
asko adinduak gara
ta astean behin barau eitea
osasunantzat ona da.

A. Arzallus: Beraz gutxio sar ezazue
karroan eta saskitan
eta nahiz diru asko ez den joaten
berotan eta argitan
nahiz Iberdrola horren garesti
ez omen dagon egitan
arren farolak ez berriz piztu
arratsaldeko zazpitan!

U. Iturriaga: Oin ehun urte denak izan ziran
beste inoren maizterrak
oin Gorozikan be eiten dira
masterrak eta klusterrak.
Zer ardura dau babarik gabe
galtzea asteko uzkerrak?
Ez eizu ahaztu ongizatea
zala Españari eskerrak!

A. Arzallus: Goraipatu beharrekoa da
beraz Españaren marka
ta ez gaitezen gu hori kentzen
hemen hasi atzaparka.
Baina hala ere ohiko gastutan
dirurik ez dedin falta
egizue lan urtean bitan
pinudi batzuk botata.

U. Iturriaga: Desazelerazinoa dago
holan esaten da hemen
zelan jenteak konsumitzeko
ohitura galdu egin dauen.
Baina lasai dana konponduko
dogu guk-eta Bizkaijen!
Autobide bat Muxikara ta
Guggenheima Urdaibaien.