Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ametsei buruz kantatzea nahi dut, zuek dituzuen ametsez.
Gaiari oharrak
Hurrengo bertso-aldia ere gai berari buruzkoa jarri zien gai-jartzaileak.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Oain bezexale txikitan nintzen
igarra eta argala
eta buruan nuen amets bat
eta amets mundiala.
Esaten nuen bertsolaria
noizbait izango nintzala
ta pentsatzen det neurri batean
ametsa bete dedala.

A. Egaña: Neroni ere tokatu izan zait
gaztetxotan amestea.
Peñak bide bat hartu du eta
ez det hartuko bestea.
Neronek ere amestu nun bai
noizbait plazatan hastea
ta orain berriz zera amesten det:
bere garaian uztea.

I. Murua: Ni gutxi nabil erdi utzita
beste gehiagon antzea
ta kostatzen zait batzu-batzutan
mikrofonoa hartzea
baina errexa zuen aurrean
bertso giroan sartzea.
Gaur hemen amets bakarra daukat:
zuei ondo kantatzea.

S. Lizaso: Ametsa lana izan behar du
bizitzai eragitea
nahiz ez dan errez nolako ametsa
egin leiken jakitea.
Nik aitortzen det: barrua daukat
beti ametsez betea
nik amesten dut lehengoak bete
ta berriak egitea.

A.M. Peñagarikano: Gazte denboran beti ametsetan
kurioso-kurioso.
Hogei urteetan amesten nuen
ta gainera gozo-gozo
amesten nuen "Egun batean
ni izango naiz guraso"
eta ametsa bete egin det
nahiz berandu izan oso.

A. Egaña: Hori da hori sentimentua!
Hori da hori bihotza!
Nik dragoiekin amesten det maiz
esateko ez naiz lotsa.
Gero dragoia bilakatzen da
kolpetikan neska motza
ta beti orduntxe iristen zaigu
despertadorean hotsa.

I. Murua: Eta lehenoko neska motz harek
behin zuen tripa itzela.
Seme bat eta gero alaba bat
munduratu zitun bela.
Hogei urtera bat iristear
bestea're badatorrela.
Nik amesten det ni naizen bezain
zoriontsu ditezela!

S. Lizaso: Zer polita den sentitze hori
"Nuen ametsa bete da"
horrek baitakar berriak ere
egin ditzadan aukera.
Taldetik norbait ez egotea
nola dan denon kaltera
nik amesten dut denok biltzea
hemendik urtebetera.