Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Barkatu, baina ez! Bertsolari izatea, ondo kantatzea, hemendik urtebetera denok elkartzea, dragoia... Ez, horiek ez dira nik pentsatzen nituen ametsak. Orain, esan egiatan zein diren zuen ametsak.
Gaiari oharrak
Aurreko bertso-aldiaren jarraipena.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Barkatu Unai esan dezunaz
oso konforme ez nago.
Hemen bakoitzak geure ametsak
bota ditugu lehenago.
Guk uste gendun ametsak konta
eta horrekin akabo!
Lehengoak bete berriak egin
zer behar dezu gehiago? (bis)

I. Murua: Bertso kontua benetan nion
hasi nintzalako garaiz.
Seme-alabena ere egia
txantxarik ez holako gaiz!
Sermoia egiten ez naiz aritu
ez naiz obispo ta apaiz.
Zuk nahi dezuna pentsa ezazu
ni benetan aritu naiz. (bis)

A. Egaña: Itzal bat nere atzetik bila
nik hanka pare motela...
Kantzontzilotan den-denak bistan
begi asko nituela...
Ureta salto igerin gaixki
hemen gehienak bezela...
Baina como hay dios dragoiarena
ere egi hutsa zela! (bis)

A.M. Peñagarikano: Nere denboran ametsak asko
ta ugari nago egina.
Kirolzalea beti izan naiz
kirolzalea jakina.
Amesten nuen Real segundan
hori zen amets ta grina
ta pozik nago igaz bete zan
nere ametsik haundina. (bis)

S. Lizaso: Nere ametsa bertsoa dala
gaur ere ez dut gordeko.
Hemengo afaia martxan jarri zen
hoita hamar lagun tarteko.
Gaurkoan ehun bat edo bagera
jangela dago konpleto
ta amets gutxi betetzen dira
eginda baino hobeto. (bis)

I. Murua: Goizero pozik noa lanera
daukat aitortu beharra.
Hori dala-ta ikasleeri
benetan nere eskarra.
Nahiz eta haiek esaten duten
naizela plasta samarra
goizero sortu nahiko nieke
zorionan irriparra. (bis)

A. Egaña: Ba nei askotan tente jarri zait
ta aitortzen det ondradu.
Hala're ez da nere errua
sukoszientearen kargu...
Berrogei urtez izan zun maila
Errealak iaz galdu...
Amets haundina hori duenak
problema sexual bat du! (bis)

A.M. Peñagarikano: Sebastian ta Egaña biak
beti bertsotan ta tente.
Konpetentzia zuek zaituztet
ta beti hemen zaudete.
Amesten nuen istripu baten
bik hiltzea derrepente!
Ta pena daukat nere ametsa
oraindik ez dela bete. (bis)