Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-11-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Gaztelumendi, Beñat
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko.

Descripción

Melodia
Basatxoritxu mokoluzia
Erreguetan ari nintzela
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko handia
Doinua: Erreguetan ari nintzela

M. Lujanbio: Bertsolaritzak mila maitale
baditu bere kantuan:
aritu izan da antzerkiakin
eta musika kontuan
edozerekin jarri litezke
hitz ta doinuan batuan
edozer gauza fusiona leike
bi ausardi dauden lekuan.

B. Gaztelumendi: Esaterako lehen bertsoa
baserriakin zen lotzen
gero menditik kalera jetsi
ta tabladura igo zen.
Nundik gatozen dakigulako
dakigu nora goazen
ta ekonomia eta bertsoa
ez dira ondo kopontzen.

I. Elortza: Baina zergatik ibili Beñat
beti kejan beti eske?
Ekonomistei jarriagatik
hainbat teknokrata ospe
dirua ariman inbertitzea
dugu onena nik uste:
ekonomia eta kultura
fusionatuko nituzke.

A. Egaña: Bertsolaritzan ez da idatzi
saio bikainaren gida.
Ehun ta hogei lagun begi zabalik
lau mozolori begira.
Fusionatuko nituzke pozik
egia osoa hori da
gure indarra gure ahalmena
ta zuen espektatiba.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Basatxoritxu moko luzia

M. Lujanbio: Bertsoak maite ditu musika
antzerki ta gainontzeko
badu aukera: moldaerreza
da arteetan gailentzeko
baina fusio batzuk gertatzen
dira merke-zuhur antzeko...
infusioa behar da gero
tripako mina kentzeko!

B. Gaztelumendi: Baino sarritan zein ote jabe
eta zein ote bezero?
Nahiz ta Igorrek lehen bertsoa
kantatua digun bero
kultura eta ekonomia
lotu behar direla-edo
baino industria huts bihurtzen da
gehiegi uztartu ezkero.

I. Elortza: Bata omen da olio beraz
eta ura beste bata
baina bertsotan kobratzen dugu
geronek ere soldata.
Beraz alperrik da fusioen
kontra egitea zarata
aspaldi daude fusionaturik
txapela eta gorbata!

A. Egaña: Nik neska bati gaur goizaldera
esango diot pikaro
"Ez al dirazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago
ai! marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago" *
Baina aurpegi hau ta letra hori
fusionatzerik ez dago.