Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-01-25 Hendaia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Murua, Xumai
Zabaleta, Eneritz
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Tema propuesto
Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak.

Descripción

Melodia
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Inoiz parrandan baldin bazabiltz
haize hego ta ilargi
edan baduzu patxaran edo
garagardoa ugari
mingainak eta eskuak hasten
zaizkizunean dantzari
mugak ipini behar zaizkio
norbere ausardiari.

A. Egaña: Gaueko hamarrak etxean baina
joan ninteke lantokira.
Ene txakolin basokada horrek
ze txinparta ze dirdira!
Hogeigarrengo zigarreta hori
ai bi ezpainen erdira!
Adikzioen kasu guztitan
mugak jarri behar dira.

A. Arzallus: Hendaiai buruz zerbait badakit
Hendaian bainintzen jaio.
Frantsesa zen lehen nagusi orain
kasik gaztelera gehio.
Euskaraz bi hitz egiten dira
hemen "Kaixo!" eta " Aio!".
Gure hizkuntzaren galera honi
muga jarri behar zaio.

E. Zabaleta: Noiz behar dugu muga bat jarri?
Hara betiko galdera!
Mugen azpian bizi gara gu
hortik kontuak atera!
Nik neuk muga bat aldatu nahi dut
eta nire arabera
muga aldatu behar genuke
Hendaiatik Bokalera.

X. Murua: Haurra edota ikaslea da
bizkorra bezain abila
beti pixka bat emanagatik
dabil gehiagoren bila.
Muga gehiegi ote daukaten
behintzat badaukate pila.
Eman zaiegun baina hala're
zabala izan dadila.

M. Lujanbio: Muga klaseak egon litezke
noski pertsonak hainbeste
nahiz ta normalki muga txartzat jo
ta ari libertate eske.
Norbere buruai jarri muga
ez da hain traba hain neke
mugarri ere izan leike ta
helmuga izan liteke.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Hasiko al naiz hasiko al naiz

S. Colina: Bertsolaria beti izan da
eszenarioko nomada
gustora dabil herririk herri
eta bailaraz bailara.
Menpekotasun muga hausten dut
suposatu arren paga
inork erosten zaituenean
salduta gelditzen zara.

A. Egaña: Gazterik zahartzen zaigun pertsona
zer nolako desastrea!
Gazte zahartuta gero umetu
egin liteke bestea.
Berrogeita sei urte dauzkat nik
ta sentitzen naiz gaztea.
Adin kontutan komeni da bai
muga guztiak haustea.

A. Arzallus: Baina Andoni guztia ez da
mugarik gabeko neurri:
maiz beldurra da muga haundi bat
ni begira nago horri.
Muga hori hautsi egin behar da
nahiz gero gelditu larri
baina gehiegi litzatekeenez
arrasto txiki bat jarri.

E. Zabaleta: Usu plazatan ibilia naiz
Oiartzundik Hernanira
ta ehundaka begi bikote
bertsolariei begira.
Egun Hendaian saioa da-ta
erdia bete da tira!
Baietz gela hau beterik egon
mugak hautsiko balira!

X. Murua: Izan adina edo hemengoa
ari izan dira aipatzen
baina Ametsek zehaztasuna
hala ere zuen eskatzen
eta horretxen harira ere
aritu bainaiz pentsatzen
onena dudan uztea dugu
horrek ez baitu mugatzen.

M. Lujanbio: Gure buruak mugatzen lehendik
ere ohituta gaude gu.
Kanpotik ere jartzen dituzte
berdin udara ta negu.
Hitz delikatu batzuek esan
eta zigorra eredu...
Hitzek ez dute mugarik behar
baina jartzen dizkiegu.