Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Lizardi Saria (32. 2008. Zarautz)
Actuación
2008-09-05 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Epelde, Imanol
Bertsolaris / Autores
Barandiaran, Aitzol
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ama-semeak zarete, Aitzol semea eta Alaia ama. Zuen etxean ez da sekula diru premiarik izan. Gaur, polizia etorri da zuen etxera, amaren bila, lapurretan ibili dela-eta.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Barandiaran: Zortzi polizi atea joka
han ez zen falta kolperik!
Ohetik jeiki ta pentsatu det
" Ze kristo egin diet nik?"
Amak ez nuen uste nik, inoiz
lapurreta egiterik
behar bazendun ez zeneukan-ta
neri eskatu besterik.

A. Martin: Zin egin nuen ez zitzaizula
sekula ezer faltako.
Lapurtzen nuen zerbait baikorra
izan zenezan biharko
lapurtzen nuen zugatik eta
baita ere zuretzako
lapurtzen nuen zure geroa
erosi nahi nuelako.

A. Barandiaran: Geroz ta hobe bizi ginen gu
denboraren joanean
ni txukun-txukun ikasketetan
ta zu horren fin lanean.
Neretzat dena nahi omen zendun
dena emateko planean
ta orain ezer ere ez daukat
ama daramatenean.

A. Martin: Zaila da hau eskatzea baina
ulertu zazu mesedez
bi modutara etorkizuna
bilakatuko zela beltz!
Nahiz eredua ez den onena
ta nahiz badakidan berez
egin dudanaz ez naiz harrotzen
baina damutu ere ez.

A. Barandiaran: Etxean gora etxean behera
poliziak barra-barra
eraman dute salan zegoen
koadro eder eta zaharra.
Hartu ezazu muxu pare bat
ta besarkada azkarra
zu zeralako nere bihotza
lapurtu duen bakarra.

A. Martin: Irrifar batez gordetzen ditut
zuk emandako bi muxu
eskertzen dizut heldu izana
hain goxo ta hain amultsu.
Beso artean egunen baten
berriz izango zaitut zu
orain ez duzu egingo baina
noizbait ulertuko duzu.