Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ez dakit jakingo duzuen, baina Peña kafe makinak jartzen ibiltzen da lantoki eta toki publikoetan. Lizaso medikua da, entzule asko dituen irratsaio batean hitz egiten duena. Gaur esan du kafea, bereziki makinakoa, txarra dela osasunerako. Peña autoan doa lantegi batera, kafe makina konpontzera. Autoa geratu eta irratira deitu du haserre.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Hasarre jarri naiz ni
gaurko albistian.
Irratitik esan ta
entzun Donostian.
Jarri naiz letxe txar ta
hain malaostian...
Ze kristo esan didazu
zuk don Sebastian? (bis)

S. Lizaso: Galdetu didate ta
esan behar nuan.
Nere hitzak zugana
irratitik juan...
Kafe hori txarra da
lehen nion moduan:
makina danak daude
komunan onduan. (bis)

A.M. Peñagarikano: Kafe saltzen daramat
makina bat urte.
Zenbat propiedade
ta zenbat bertute!
Komonaren ondoan
entzun diozute...
Kafe eta komonak
taza behar dute. (bis)

S. Lizaso: Justifikatzen honek
hamaika bertute!
Kafe antzeko zerbait
euro baten truke.
"Kafeak taza behar du"
entzuna dezute...
Plastikozko baso bat
juxtu jartzen dute! (bis)

A.M. Peñagarikano: Alperrik ez det eiten
nere biajea:
kafeak du indarra
eta korajea.
Zuk ere badaukazu
halako ajea
hartu bildurrik gabe
Peñaren kafea! (bis)

S. Lizaso: Peñak kafe onikan
ez du aterako
nahiz ta agintzen duen
beti gerorako.
Ur garbia balu're
ez zun kalterako!
Eta kilo bat kafe
urte guztirako! (bis)

A.M. Peñagarikano: Ez du askorik behar
mediku izateko!
Sastrerekin hitz ein det
hoi dut esateko.
Ziklistak hartzen zuten
lehen nahikoa EPO
eta orain gailetak
ta kafea lepo. (bis)

S. Lizaso: Lehenago ere sarri
gauz hoiek entzunak
zabalduaz kafeak
ditun oihartzunak
baina ez ditu bereizten
Peñaren zentzunak:
kafeinarik ez du
zuk saltzen dezunak. (bis)
175
A.M. Peñagarikano: Alper-alperrik zabiltz
azalpen hoiekin!
Kafetikan badago
nahikoa etekin.
Laroita hamar urtekin
nik attona Joakin
hark kafea hartzen du
anis ttanttarekin. (bis)
S. Lizaso: Aitona Joakin ta
amona Joakiña
bizitzari kenduaz
beren etekina
bainan zure kafea
ez degu berdina
aitonak hartzen baitu
amonak egina. (bis)