Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-10-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Mendiguren, Irati
Bertsolaris / Autores
Agirre, Manex
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Astero bezala, amonari ogia eta mermelada eramatera joan da Beñat, Txanogorritxu. Etxera heldu da, atea ireki du, baina ohean ez du ez amona eta ez otsoa ikusi, Manex, Popeye, baizik.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Amona beti gaixo
eta beti kexu
ta gaur a ze sorpresa
sinets dezakezu!
Ze besoak! Nahikoa
indartsu zaude zu...
amonak baino ogi
gehiago jan dezu! (bis)

M. Agirre: Dotore nagoela
ez al da nabari?
Beso potoloak ta
burua dut argi.
Ez begiratu honi
begiratu neri
esan zerbait polita
marineruari! (bis)

B. Gaztelumendi: Marinerua nahiko
dotore hor zaude
ni saski eta guzti
ez nentorren grabe.
Zuk ere badaukazu
nahiko abilidade:
ogia jaten dezu
pipa utzi gabe. (bis)

M. Agirre: Espinakak jateko
nik pipa utzi ohi dut
hortan fijatzeko ere
aukera duzu zuk.
Maitatzen zaitudala
demostrau nahi dizut:
espinakak utzi ta
zu probau nahi zaitut. (bis)

B. Gaztelumendi: Otsoa bezelaxe
beti haragira
baino zuk andregai bat
badaukazu tira!
Eta kanpoko oihu
horiek zer dira?
Olivia laguntza
eskatzen ari da. (bis)

M. Agirre: Agian komeni zait
bera salbatzea
baina ez nahiago dut
zu zeu probatzea.
Hobe da Olivia
pakean uztea
askoz nahiago dut zu
aliviatzea. (bis)

B. Gaztelumendi: Beraz egin nahi dezu
buelta eta buelta
Oliviaz aspertu
baitzera tarteka
baino ez zaitut gustoko
ez jarri erreta
otsoakin ezkondu
berria naiz eta! (bis)

M. Agirre: Otsoa probau duzu
nik zu zeu bezela
Txanogorritxo ez izan
halako krudela!
Utz dezagun guztia
horrelaxe bela
ta ez ahaztu dena
ipuin on bat zela. (bis)