Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-12-27 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-12-27 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok aita-semeak izango zarete, Unai aita eta Igor semea; familia musulman bateko aita-semeak. Gaur Igor etxera etorri da, eta aitari Olentzero etxean ikusi nahi duela eskatu dio.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-12-27 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre: Semia joan zait seko burutik
eta oraintxe akabo!
Nundik gatozen aizu maitia
nik esan dizut lehenago.
Arrautz paria harek jateko
da gutxitxo ta arraro
ta gure etxean horri jartzeko
txorixorikan ez dago.

I. Elortza: Aita betiko errietekin
arren ez zazu segitu!
Gizon haundi horren balentriak nik
kalean ditut aditu.
Nahi ez-ta ere etorriko da
eta ez zaitez harritu
dena omen du emateko ta
berak ekarriko ditu!

U. Agirre: Kontu berdina dute buruan
bai udara ta bai negu
hartzeko gauzak matte dituzu
hargatik mila erregu...
Etxe txikia da guk deguna
probre ta xume gaude gu
ta Olentzero hona sartzeko
tximinirikan ez degu.

I. Elortza: Beti kapritxoz omen nabil ni
eskari eta abusu
ekar ezazu eskilara ta
gorantza eman bi pausu
jo tetxuari ta zulo batzuk
laister egingo dituzu!
Nik Olentzero hartuko dut ta
zuk Ala ikusiko duzu.

U. Agirre: Gure semia seme da eta
ez det triste ikusi nahi
Olentzerorik ez dala izango
ez naiz esplikatzeko gai.
Hala nahi ba'zu etorriko da
eta egon zaite lasai!
Opari onak ekartzen ditu
baina ikatza ere bai.

I. Elortza: Lehengo egunean gelakide bat
han etorri zen trabeska
ta "Olentzero neure aita dela"
esaten zidan parrezka.
Nik telefonoz deituko diot
ta esango diot "Neska!
Ba zeure aitak izan beharko du
ze nirea behintzat ez da!".