Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-06-26 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-06-26 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
San Pedro jaiak ospatzen dituzue Asteasun, eta gaur hemen daukagu San Pedro bera: Sebastian. Jexux Mariren bizitza aztertzera etorri da, zeruan sartzeko aukerarik ba ote duen ikusteko.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-06-26 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Mutil txintxua bizi osuan
ta lanian berriz maisu.
Baldin norabait juan behar banu
beti etxian abisu.
Nere lan eta penitentziak
San Pedro badakizkizu
monagilo're izandu nintzan
horrek balio badizu! (bis)

S. Lizaso: Laburra izan zen monagilotzan
lortu zenduen dizdira
ta artxiboan hortxe egon naiz
zure izanai begira:
zu lehen okupa joan zinaden
Larrauldikan Hernanira
baina zeruan leiho guztiak
itxita egoten dira. (bis)

J.M. Irazu: Zeruan ez da leihorik eta
zuk ez hitz egin aldrebes
ate haundi bat erdi-erdian
ta zerorri zera juez.
Bertsolariak golfuan fama
izanagatikan berez
Sebastiani utzi zenion
ta neri zergatikan ez? (bis)

S. Lizaso: Nik azterketak egiten ditut
beti ere kasuz kasu.
Sebastian ez zan hain ona baina
oso gaiztoa zera zu:
ezkondu gabe aita egina
omen zaude zu Irazu
eta gainera semea ere
bataiau gabe daukazu! (bis)

J.M. Irazu: Bai halaxe da gezur haundirik
San Pedro ez dezu aipa
nere bizitzan egingo nuen
horrelakua hamaika!
Fedeak hala agindu eta
propio egin nun nahita
Jesukristo ere ezkondu gabe
ez al zan ba egin aita? (bis)

S. Lizaso: Orain ez zazu hemen atera
alperrikako marmarrik
defenditzeko ez dadukazu
Kristo aipatu beharrik!
Harek zun famak ez zuen izan
noski zuretzat indarrik
Kristo aita ona izan genduen
fededunentzat bakarrik. (bis)

J.M. Irazu: Fededunentzat bai aita ona
baina ni ez naiz izan apaiz.
Zerura sartu nahi nuela ta
zure belaun eta garaiz
giltzik ez dezu ematen eta
atea dago zabalkaitz...
Zerun tokirik ez baldin badet
bueltan lurrera juango naiz. (bis)

S. Lizaso: Amets klaseak izaten dira
beti ere arriskuko
eta zuk egindako ametsak
berak eingo dizu uko.
Nik banekien Jainkoarekin
ez zendula sinistuko.
Hala ta guztiz alperrik zabiltz
berriz ez zera piztuko! (bis)