Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-07-25 Donostia Berezia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita.

Descripción

Melodia
Psikologoak deskribatu nau
Nombre de la estrofa
Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Iritsi ta azkar pasa zait
joandako urteen pena:
atari hau da baserriana
eta zorionarena.

A. Arzallus: Bi anaia ta arreba bat
hemen gaude parez pare.
Jo! Ba ez nintzan hain gaizki bizi
bi hauek ikusi gabe!

A. Egaña: Benga zuek egin zazute
Donostiaraino buelta
terreno ta etxe nereak dira
maiorazgoa naiz eta!

M. Lujanbio: Hemen kantuan bizi ginala
joan dira hogei urte.
Triste gaude ta orain guri
paretek kantatzen dute.

J. Maia: Anai zaharra aldatu denik
ez nuke orain esango.
Sasi zu zera bai baina
ez dezu etxea jango!

A. Arzallus: Garai bateko txoriak ere
ez ditut entzuten aizu
hoiek ere herentziakin
eraman ote dituzu?

A. Egaña: Laurok egin genezakeena
da negozio polita
Jaurlaritzaren diru laguntzaz
museo bat ipinita.

M. Lujanbio: Irriparrez baina hasarre
lau senide faltsuak lau
famili onenetan ere izaten da
gorrotozko maitasun hau.

J. Maia: Garai baten gosaltzen gendun
txorixoa ta taloa
gaur falta da baina badago
berriro txorimaloa.

A. Arzallus: Zuek denak egin zazute
berriro zuengana buelta
ni hementxe geldituko naiz
beti okupa bat naiz eta.

A. Egaña: Luxek gezurra esan duela
ez zegon esan beharrik:
horrek taloa ikusi baitu
kalendaiotan bakarrik.

M. Lujanbio: Gure diru nahien biktima
izango gera gero gu:
hilko gera eta usteldu
ta baserriak iraungo du.

J. Maia: Berriz lehengo kantu zaharra
ez da etorriko gaizki:
galdetzen det gu zenbat ginen
bat, hiru, lau edo zazpi*.

A. Arzallus: Ba hobeto bizi ginen gu
gu hemen sei ginenean
ta bakea egin dezagun
aita ta aman izenean.

A. Egaña: Hormengatikan ez degu egin
ez negar eta ez malko
Maialenek bai pixka-pixkat bai
emakumea dalako.

M. Lujanbio: Ba, bai negar egin behar det
egingo det beharbada...
Malko gabeko beneno hori
negargarriagoa da!