Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Beñat Gaztelumendi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Suberbiola, Pablo
Bertsolaris / Autores
Etxeberria, Patxi
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok senar-emazteak zarete. Krisia iritsi da zuen etxera ere, kasu honetan krisi ekonomikoa. Uda gainean dugu, eta urrutira bidaiarik egiteko ez zaizue ailegatzen. Zuk, Beñat, nahiago zenuke, besterik ez bada ere, egun batzuk Orioko kanpinera-edo bidaia txiki bat egin. Zuk, berriz, Patxi, bidaia txikia egitekotan nahiago duzu etxean geratu.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B.Gaztelumendi:
Udan dirurik ez daukagu ta
hargatik gabiltza grabe
nik esaten det Oriorantza
joan gaitezkeela bazpa're.
Hemen koadrila latza daukazu
Lasarten alderik alde
ta ez didazu kasu egiten
etxean baldin bagaude.

P.Etxeberria:
Senar-emaztek gu ez gerade
hamarna euroren jabe
eta hala're oporretara
joateko irrikaz zaude.
Krixixa heldu da aurten baina
hala're bildurrik gabe!
Nora arraio joan behar degu
etxean gaizki al zaude?

B.Gaztelumendi:
Ez, ez etxean ederki gaude
baino ez da dirurik lepo
ta zuk taberna bateko eta
bertso eskola besteko.
Ez zait iruitzen gogo haundirik
dezunik kaso eiteko
eta edonon egongo naiz ni
etxean baino hobeto.

P.Etxeberria:
Gaztia zera eta haizia
darabilkizu buruan
ez al zaude ba goxo ta ongi
zure senarren onduan?
Honek bazitun maitasun hitzak
ezkondu ginan orduan...
Zure senarra millonario
zala uste al zenduan?

B.Gaztelumendi:
Ez banekien soinu handirik
ez zenula patriketan
baino hala're maitatu zaitut
nik horrenbeste urtetan.
Bai hitz politak galanki neuzkan
ezkontza egun horretan
eta hobeto emango dute
itsas ondoko brisetan.

P.Etxeberria:
Zuk nahi zenuke kolore beltza
horko zenbaiten antzera
nahiz eta dendan zorra eduki
nola etorri etxera?
Kaso eidazu andre maitea
ta ondo izango zera
xoxen batzuek aurreratzean
orduan joango gera.

B.Gaztelumendi:
Barkatu baino dendetan ez naiz
diozun bezain trastea
eta oraindik zerbait badegu
urruti degu eskea.
Ahaztu itzazu jubilazio
bateko eta bestea
askoz hobeto ez al genuke
pazientzia aurreztea?

P.Etxeberria:
Nere andrea berrogei kilo
ez da botata pisura
argala eta zikoitza dago
hauxen da nere tristura.
Xoxik ez degu bion arten ta
bakazioaz poztu da
klase hontara bizitz'ezkeroz
gure mundua ahaztu da.