Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-10-30 Irun Jaialdia
Conductor/a
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz...

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Asko ta asko erortzen gera
kubatarraren jokoan
eta askotan geure burua
geuk jartzen degu zepoan
inoiz edo behin egiak ere
gorde geuretzat kolkoan
eta inork'e ez du sinesten
deskuidoz esandakoan. (bis)

U.Alberdi:
Hartu dezagun hegazkina ta
egin Habanara salto
ni prestu nago sanbarako ta
prestu reagetonerako
haiei asko inporta zaie
egiten baitute pranko
ta guri gehio inporta zaigu
egiten ez degulako. (bis)

A.Egaña:
Hori hala da dudarik gabe
euskaldunaren jitea
beti izan da nahiko indartsu
eta nahiko potentea
ondo egitea ez zaigu ajola
baizikan on egitea
bi gauza dira garrantzitsuak:
jatea ta edatea. (bis)

M.Lujanbio:
Kuba bero da ta berotzea
hartzen dute euren kargu
guk gerrietan genetikoki
problematxo bat dakargu
eurak sexuaz ai dira beti
politikaz ai gera gu
ta euren blokeo politikoa
guk sexuakin daukagu. (bis)

S.Lizaso:
Ez dut pentsatzen sexuarekin
konpontzen denikan dena
jan-edanakin bakarrik berriz
ez da asetzen barrena.
Beste gauza bat ahaztea da
hanka-sartze nabarmena:
lagunen lagun izatea da
gehien balio duena. (bis)

U.Alberdi:
Kuba aldean itxuraz altu
dute sexuan katxea
ondo mugitzen dute gerria
aurrea eta atzea.
Pentsa nolako grabea degun
hemen daukagun trantzea
bertsolaritza bada guretzat
mingaina erabiltzea. (bis)

A.Egaña:
Ez dakit baina Kuban ba omen da
hamaika sexu histori
horrelakorik hemen ez zaio
ia gertatzen krixtori!
Horko Mi amol eta Cariño
noizbehinka pieza erori
hemen aldrebes ulertu gendun
ehizaren kontzeptu hori. (bis)

M.Lujanbio:
Eta gu gure gatazkarekin
mendez mende urtez urte
serioa da bai baina eurek ere
arazoak badituzte.
Gerria dantzan ta izerditan
jarriko bagendu guk'e
igual, nork jakin, burua ere
askatuko litzaiguke. (bis)